18-26 urte bitarteko hamalau auziperatuei, desordena publikoak, kalteak, lesioak, erresistentzia eta autoritateari eraso egitea leporatzen diete. 15M libertad izeneko babes kolektiboak absoluzioa eskatu du.
Zortzi urteren ostean, 2019ko otsailaren 11n hasiko da M15 mugimendua sortu zen gauean atxilotu zituzten gazteen aurkako epaiketa. Akusaturik dauden hamalau pertsonatik hamairuk, sei urtera arteko kartzela zigorrei aurre egin behar diete.
Epaiketaren eguna jakin zenean, Daniel Amelang akusatuen defentsa abokatuetako batek, El Salto-ri adierazi zionez, ezohiko epaiketa izango da. 2014an fiskaltzaren akusazioa jakindakoan, auziperatutako batek Diagonal-en salatu zuen, “kargu banaketak nahastu dituzte, betiere gehienezko zigorra eskatzeko”.
A.D.C. bezala izendatu zuten akusatuari, trafikoa oztopatuz Callao-ko plazan eseri ziren pertsona taldearen parte izan eta poliziei jo gabe aulki bat botatzea egotzita, lehenengoagatik urte eta erdi eta bigarrenagatik lau urte eta erdiko zigorra eskatzen diote.
2011ko maiatzaren 15eko gauean atxilotu zituzten pertsonak, karguekin zituzten, 72 orduz atxilotuak eta inkomunikatuak izan ostean. Hemeretzi atxilotuetatik hamaseik, gau hartan tratu txarrak, torturak eta gutxiespenak jaso zituztela salatu zuten, M15 kolektiboaren oharrean irakur daitekeenez.
Salaketa hau “fiskaltzak eta gobernuko instituzioek ikertu gabea izan zela” aipatzen da M15eko hamalau akusatuen alde publikatu duten manifestuan. Bertan, epaiketan zehar akusatuen aurkako karguen inguruko poliziaren “bertsioa aldatzen” joan dela eta akusatuen aurkako “proba bakarrak” polizien testigantzak direla ere aipatzen da.
Bati epaituz gero, “guztiei” epaitzen dietela eta ez direla “ez ixilik ez geldirik” geratuko adierazi dute.