argia.eus
INPRIMATU
Autobus transfoboa Madrilgo Udaltzaingoak pabilioi batean geldiarazi du
  • Madrilgo pabilioi batean atxikita dute Hazte Oir elkarte espainiar ultrakatolikoak mezu transfoboak sustatuz prestatutako autobusa, eldiario.es-en irakur daitekeenez. Espainiako Estatuko zenbait lekutan izan da eta asteburuan iristekoa zen Euskal Herrira.

ARGIA @argia 2017ko martxoaren 01a

Madrilgo Udaltzaingoak Hazte Oir elkartearen autobusa gerarazi du asteazkenean hirian ibili ostean.

Udalak kanpaina "biolento eta iraingarri" gisa hartu du eta fiskaltzari galdegin dio ea lgtbfobia deliturik baden. Horrez gain, publizitatearen ordenantzak ez dituela betetzen salatu du.

Mezua eskoletako transexualitatearen aurka planteatua da.