argia.eus
INPRIMATU
Ontziolen laguntzen aurkako zigorra errekurrituko du Madrilek
  • Espainiako Gobernuak errekurtsoa aurkeztuko du Bruselak hartutako erabakiaren aurka. Hau iragarri du Jose Manuel Soria Industria ministroak Asturias eta Galiziako ordezkari politiko, enpresari eta sindikatuekin bildu ostean. Eusko Jaurlaritzako ordezkaririk ez da izan bileran agenda arazoak argudiatuta.

Xuban Zubiria @xubanzubiria 2013ko uztailaren 23a
Errekurtsoa aurkezteko epea irailaren 28ra arte zabaltzen da. Argazkia: cadenaser.com

Ministroak gehitu du, oraindik ez dutela erabaki errekurtsoaren ebazpena bitartean kautelazko neurririk hartuko den edo ez. Errekurtsoa aurkezteko epea irailaren 28ra arte zabaltzen da.

Eusko Jaurlaritza errekurtsoa aurkeztearen aurka azaldu da. Ez Iñigo Urkullu Lehendakaria ez Arantza Tapia Garapen ekonomiko eta lehiakortasuneko sailburua ez dira joan Soria ministroak eragile eta instituzio inplikatuekin egindako bilerara. PPren izenean Quirogak eta PSE-EEren izenean Pastorrek asistentzia falta kritikatu dute.

Errekurtsoarekin 2007-2011 bitartean ontziolek Europatik jasotako diru laguntzak itzultzeko exijentzia deuseztatu nahi du gobernu espainiarrak.