XILABA Bertsulari Xapelketako Final Herenetako bigarren saioa jokatu da urriaren 24an Sohütan. Egoitz Zelaia eta Elixabet Etxandi Goienetxek egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 180 bertsozalek bete dute Sohütako Herriko Gela. Urriaren 31n fase honetako hirugarren saioa jokatuko da Izturitzeko Herriko Gelan.
Sohütan jokatu den bigarren final hereneko saioko irabazlea Maddi Sarasua Laskarai izan da, 323.5 punturekin, eta azaroaren 7an Izpuran jokatuko den Final Aitzenekoan kantatzeko lekua lortu du. Horrela geratu da sailkapena:
Maddi Sarasua Laskarai 323.5
Egoitz Zelaia 320,5
Elixabet Etxandi Goienetxe 301
Maindi Murua Berra 295.5
Mizel Mateo 289
Iker Altuna 273
XILABAko Bertsulari Xapelketaren Final Herenetako hirugarren eta fase honetako azken saioa, hurrengo larunbatean (urriak 31), egingo da Izturitzeko Herriko Gelan. Odei Barroso Gomila, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Xumai Murua Berra, Ramuntxo Christy, Xan Alkhat, eta Ortzi Idoate bertsulariekin. Saioaren ondotik erabakita geldituko da, Amets Arzallus Antiarekin batera ze bertsulari izanen diren Final Aitzinekotan kantatuko dutenak.
Hemen ikus daiteke orain arteko puntuazioen taula nola dagoen.