argia.eus
INPRIMATU
Maddi Etxeberriak eta Ugaitz Agirrek euren debut literarioak aurkeztu dituzte
  • Maddi Etxeberria andoaindarrak eta Ugaitz Agirre usurbildarrak Zein usain dute oroitzapenek eta Tximeletak bizkarrean izeneko liburu berriak aurkeztu dituzte ekain honetan.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko ekainaren 13a
Maddi Etxeberria eta Ugaitz Agirre

Idazle gazteak dira Etxeberria eta Agirre eta gaztetasunak dakarren ausardia eta motibazioa soinean hartuta, gogotsu plazaratu dituzte beraien lehen liburuak.

Etxeberriak, Zein usain dute oroitzapenek gazteei zuzendutako eleberria idatzi da Erein argitaletxearekin. Ingalaterra eta Euskal Herrian kokatuta dago istorioa eta bizitzaren eskarmentua barnebildu du liburuan, heriotza, maitasuna eta adiskidetasuna bezalako gaiak jorratuz. Liburuko protagonista Gaia izeneko gazte bat da: “Izen hau nire umeari jarri nahi diodan izena delako jarri diot”, aipatu du.

Txikitatik asko irakurri izan du Maddi Etxeberriak eta literatura babesleku bihurtu izan zaiola adierazi du Donostiako prentsaurrekoan. Aurretik Martin Ugalde eta Urruzunotarrak ipuin lehiaketak ere irabazi ditu.

Beste aldetik, Agirrek Tximeletak bizkarrean izeneko lehen nobela plazaratu du Susa argitaletxearekin plazaratu du eta helduei zuzenduta dago. Kontakizuna Italian kokatzen da eta protagonista Sara izeneko irakaslea da. “Nire klasekide bat Sara zen eta berak esan zidan liburuko protagonistari Sara izena jartzeko”, adierazi du Agirrek.  “Bereziki, 2012 eta 2013 urteetan pil-pilean zeuden gaiak landu ditut” adierazi du usurbildarrak.

Bete dute amets bana bi gazteek baina aurrerantzean liburu gehiago argitaratzea da beraien asmoa