argia.eus
INPRIMATU
Maddi Ane Txoperena nagusitu da Ainhoako saioan
  • XILABA Bertsulari Xapelketako hirugarren kanporaketa jokatu da urriaren 3an Ainhoan. Maddi Ane Txoperenak eskuratu ditu puntu gehien eta Xumai Murua Berra eta Ramuntxo Christyk egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Urriaren 10ean Larzabalen laugarren saioa jokatuko da, fase honetako azkena.

2020ko urriaren 05
Argazkia: bertsozale.eus.

160 bertsuzalek bete dute Ainhoako Elkarteen gela. Hona hemen saioan kantatu duten bertsolariak eta bakoitzak eskuratutako puntuazioa:

- Maddi Ane Txoperena Iribarren: 335 puntu.

- Xumai Murua Berra: 326,5 puntu.

- Ramuntxo Christy: 312,5 puntu.

- Iker Altuna: 305,5 puntu.

- Bixente Hirigarai: 292 puntu.

- Battitt Crouspeyre: 289,5 puntu.

Xilabaren webgunean ikus daiteke oraingoz nola doan sailkapena.

Larzabaleko saioa

Urriaren 10ean Larzabaleko Herriko gelan kantatuko dute sei bertsolari hauek: Xan Alkhat, Mizel Mateo, Josu Txoperena Iribarren, Oneka Arteaga Olasagasti, Kerman Diaz eta Johaine Sarraillet. Larzabalekoa izango da fase honetako azken saioa, eta sailkatzen direnek final herenei ekingo diete.