Arabako gazte belaunaldia haziz doa, indartsu datoz gaztetxoak. Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak 28. edizioari heldu dio larunbatean Aramaioko Kultur Etxean, Maddi Agirre izan da berriz ere garaile.
Larunbatean jokatu da 14-18 urte bitarteko Arabako Eskolarteko Txapelketa Aramaion. Kultur Etxeko aretoa bete da eta giro bikainean joan da iluntzea. Maila oneko bertsoak entzuteko parada izan dute bertaratutako haur gazte eta zein helduek.
Arratsaldeko 19:30ean hasi dira finleratutako sei gazteak kantuan, Maddi Agirre, Iraide Onaindia, Sanin Abarrategi, Eukene De los Airea, Gari Arexolaleiba eta Hegoi Hamabizka. Motorrak berotuta taula gainean 6 aritu dira kantuan zortziko handian naiz txikian, puntuari erantzunez edota hitza gaitzat hartuta bakarkoan, maila ederra erakutsiz dute denek ere. Edizio honetan ere txapelaren jabe Maddi Agirre egin da hirugarrenez eta beraz aurtengoan ere bere etxean pasako du txapeldunek eskurik esku urtez urte pasatzen duten egurrezko mikrofonoa.
Honenbestez, ekainaren 3an Durangaldean burutuko den Euskal Herriko finalean Maddiz gain Sabin Abarrategi aramaioarra ere arituko da Arabako ordezkari gisa. Urtez urte eta edizioz edizioz edertzen doan txapelketa da gurea. Jarraitu dezagun lanean, bertsoz bertso Araba kantuz bustitzen!
Hemen txapeldunaren agurra:
Eskerrik asko Aramaio
guzti honen erruduna
muxu handi bat Eukene
nire betiko laguna
Sabin, Hegoi, Gari, Iraide
a ze nolako jarduna
familiari, harriak
bihurtzeagatik luma
nahiz ez egon haizparentzat
doa nire maitasuna
zuek juerga on bat bota
alai amaitu eguna (bis)
esku honetan baitago
Arabako etorkizuna