argia.eus
INPRIMATU
Maddalen Iriarte izendatu du lehendakarigai EH Bilduko Mahai Politikoak
  • Donostian emandako prentsaurrekoan eman du berria Arnaldo Otegi koalizioko koordinatzaile nagusiak, eta Maha Politikoak aho batez onartuta. izan dela azpimarratu du. Irailaren 20an hasi zen lehendakarigaia hautatzeko prozesua EH Bilduren baitan eta datorren igandean amaituko hautagai gehiago aurkeztuko izen emateko epea. Maialen Iriarte ere Donostiako agerraldian izan da.

ARGIA @argia 2020ko urtarrilaren 27a
Astelehen honetan eman dute berria Otegik eta Iriartek berak Donostian egindako agerraldian.

Zalantzak ziren Otegi bera izango ote zen hautagaia, batez ere aurten Strasburgeko Giza Eskubideen Auzitegiak bere inhabilitazioa ekarri zuen epaia desegokia zela ebatzi ondoren. Datorren urtera arte dago inhabilitatua Otegi, baina zalantzan zen aurten egingo diren EAEko Legebiltzarreko hauteskundeetarako EH Bilduk zer egingo ote zuen. Urkullu lehendakariak aurreratzen ez baditu, uste da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak datorren irail edo urrian egingo direla.

Iriartek adierazi du berarentzat ohorea dela EH Bilduren hautagaia izatea, baina aldi berean erantzunkizun handia ere bai, eta izendapena eskertu dio EH bilduko Mahaiari. Orain ikusi beharko da ea hautagai gehiago aurkezten den. Hala balitz, otsailaren 4a eta 13a artean primariak egingo lirateke; 14, 15 eta 16an bozketa eta 17an irabazlearen izena jakinaraziko litzateke.

Maddalen Iriarte 1963an jaio zen Donostian eta bere ibilibide profesionala ETBko kazetari moduan jorratu du. Duela lau urte egin zuen jauzi politikara eta legealdi bat egin du Eusko Legebiltzarreko parlamentari gisa.