argia.eus
INPRIMATU
Maddalen Arzallus Antia nagusitu da Bardozen egindako Xilabaren bigarren Final Aitzineko saioan
  • XILABA 2021 Bertsulari Txapelketako bigarren final aitzinekoa jokatu da Bardozen. Bertan, Maddalen Arzallus Antia bertsulariak Finalean kantatzeko txartela irabazi du. Miren Artetxe Sarasolak eta Xumai Murua Berrak egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 130 bat bertsuzale izan dira Bardozeko Ezker Paretan. Datorren larunbatean Final Aitzinetako azken saioa jokatuko da Izpurako Faustin Bentaberri aretoan.

Bertsozale.eus @bertsozale 2021eko urriaren 25a
Maddalen Arzallus nagusitu da Bardozen. Argazkia: Bertsozale.eus.

XILABA 2021 Bertsulari Txapelketari segida emanaz, Final Aitzinetako bigarren saioa jokatu da Bardozeko Ezker Paretan.

Saioko irabazlea Maddalen Arzallus Antia izan da, 513,5 punturekin. Finalerako pasea zuzenean lortu du.

Horrela geratu da sailkapena:

Maddalen Arzallus Antia ...............513,5

Miren Artetxe Sarasola .................500,5

Xumai Murua Berra ......................488,5

Ramuntxo Christy .........................481,5

Iker Altuna .....................................468

Irati Alcantarilla Urdanpilleta .........461,5

XILABA 2021 Bertsulari Txapelketaren Final Aitzinetako hirugarren saioa, hurrengo larunbatean (urriak 30) egingo da Izpurako Faustin Bentaberri gelan, 17:00etan, Patxi Iriart, Odei Barroso Gomila, Egoitz Zelaia, Maindi Murua Berra, Gillen Hiribarren eta Johaine Sarraillet bertsulariekin. Aurkezlea, Joana Itzaina izanen da.

Saioa 17:00etan hasiko da. Ohi bezala, sarrerak lekuan berean erosten ahalko dira.