Macronen Errepublika Martxan garailea, hedabideek iragarria gauzatu da

  • Asanblea Nazionaleko 577 eserlekuek beren diputatua daukate bost urteko legealdirako. Alta bada, bozemaileen %58k ez du botorik eman. Frantziak, Europako demokraziaren sehaskak, behea jo du.


2017ko ekainaren 19an - 11:27
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Errepublika Martxanek (EM) 350 diputatu lortu ditu. Espero zuena baino aise gutxiago, lehen itzulian 400 inguru lortuko zutelakoan zeuden. 350 diputatu horien barnean François Bayrouren MoDemeko 44 daude. Justizia ministroaren alderdia indartuta atera da EMrekiko kanpainan mantendu duen lehia. Konstatazio bat hala ere: Bayrouren jarduera politikoari irregulartasunak antzeman zaizkio azken astean, Le Canard Enchainé aldizkariak salatuta. Abstentzioak abstentzio, ustelkeria ez da zigortua izan azken bi hauteskundeetan. Egungo sistema politikoak, aldez edo moldez, politikaria babesten du; honen jarduera ustela edo sanoa izanda ere. 

Les Republicains (LR) alderdiak eta UDIk, biek elkarrekin, 130 diputatu lortu dituzte. Eskuinaren porrota agerikoa da, baina bere egoera ez da egungo establishment-en aldeko hedabideek iragarri bezain apokaliptikoa ere. François Baroin eta Laurent Wauquiez dira alderdiaren buru berriak. Alderdiaren presidente kargua euren artean jokatuko da datozen hilabeetetan. Eskuinak antolatzeko eta berritzeko arazoak ditu, baina funtsean, galdutako eserlekuak EMk eskuratu ditu. Zein da EMren alternantzia? LR, hots, eskuina. Funtsean, artean, eskuina izaki boterean, Gobernuaren Matignon egoitzan eta presidentearen Eliseoan.

PSk 32 diputatu lortu ditu. PRG (Ezkerreko Alderdi Erradikala) eta Ekologistek 13. Ezkerrak baino, esan dezagun sozialdemokraziak muturreko galanta hartu duela, berea da porrot handiena. PSren hondamendia erabatekoa da. PSko Jean-Christophe Cambadélis idazkari nagusiak bozen emaitzak ezagutu ondoren bere kargua utzi du. Galdera jalgitzen da: EMn dauden sozialdemokratek eraginen ote dute Macronen politika neoliberalean, beraiek neoliberalismo kapitalistaren aliatu zintzoenak direlarik?

Frantzia Intsumisoak eta PCFk 27 diputatu eskuratu ditu. Ezkerrak Frantzian daukan sostengu soziala kontuan harturik, porrota ere begi-bistakoa da. Frantzia Intsumisoaren Jean-Luc Mélenchonek, bere agerraldietan jarrera eta mezu oso erradikalak agertu ohi dituen arren, egin nahi duen oposizioa gauzatzeko, abstentitu diren ezkerreko bozkatzaileekin sintonizatu beharko du. Jean-Luc Mélenchon diputatu berria da Asanblea Nazionalean.

Asanblea Nazionaleko diputatuen gehiengoa kontuan harturik, inork pentsa dezake eskuina galtzailea denik?

Marine Le Penen FNk 8 diputatu lortu ditu. Azpimarratzeko bi datu: Marine Le Pen lehen aldiz eseriko da Legebiltzarrean. FNko Florian Phillippotek, alderdiaren bigarrenak, ez du eserlekurik erdietsi. Bi liderren arteko nolabaiteko lehia izan da azken hilabetetan. Phillippoten porrotak FN barruko indar harremanak aldarazi ditzake. FNk ez du talde parlamentariorik izanen, hori lortzeko 15 diputatu erdietsi behar baita, alta bada, FNk inoiz baino “harrabots gehiago” eginen du Asanblea Nazionalean. Bestalde, demagun bosturtekoaren ondorenean, Marine Le Pen presidentea aukeratua dela presidentea, ez da guztiz ezinezkoa, LR eta EMko zenbat diputatu joanen litzateke FNra?

Gainerako alderdiek edo talde politikoek 29 diputatu lortu dituzte. Bitxia da datu hau, boz zenbaketaren gauetik biharamunera, kopurua 9 izatetik 29 izatera pasa zen. Datuak hutsala zirudien une batez, baina finean hauxe erakutsi du: Frantziako ordezkaritza politikoa gero eta zatituagoa eta atomizatuta dago. Ez da demokraziaren aniztasunaren seinalea, aitzitik, alderdi politikoen gainbeheraren erakuslea da, aro ideologiko baten amaieraren erakusle.

Errepublika Martxanek (EM) 350 diputatu lortu ditu. Espero zuena baino aise gutxiago, lehen itzulian 400 inguru lortuko zutelakoan zeuden

Paradoxak eta bitxikeriak: hauteskunde gauean, bozen kontaketa orduan, ardura nagusia zen, ea Marielle de Sarnez, Mounir Mahjoubi, Bruno Le Maire, Richard Ferrand, Christophe Castaner eta Annick Girardin ministroak hautatuak izango ziren edo ez. Bestela, Edouard Phillippe lehen ministroak igarri bezala, ministro kargua utzi beharko zuketen eta. Annick Girardin itsas harantzako ministroa “arriskuan” zegoen, baina azkenik seiek lortu dute Legebiltzarreko eserlekua. Manuel Valls lehen ministro ohia diputatu hautatu dute. Frantzia Intsumisioak ez du onartu haren aldeko bozen kontaketa. Evry herriko Udaletxean gaua luze eta beroa izan da. Horiek horrela, iraganeko ministro edota diputatu inguruen hautatzearen zalantzak bete du hauteskunde gaua hedabideetan eta alderdien egoitzetan. Horratx, egungo politikakeriaren eta politikarien demokraziaren erretratua.

Gauan barrena hainbat eserleku izan ziren “dantzan”, hainbat diputaturen edo “politikari notable”-ren eserleku “finkoak” erabaki artean. Izan ere, politika jarduera “profesional hutsa” bilakatu da. Emmanuel Macron presidentea da esponente agerikoena. V. Errepublikan, Frantziako diputatuen ezaugarria hauxe izan da: herri, departamendu eta erregioko erakundeetako hautetsi bilakatu ahala, diputatu edota senatari hautatuak ziren.  Macron bankari lanetan aritu ondoren, PSko François Hollanderen gobernuan ekonomia ministro izan ondoren, Errepublikaren presidente bilakatu da.

Azkenik, Frantziako politikagintzak bere protokoloa segitzen du. Edouard Phillippe lehen ministroaren lehenbiziko zeregina gobernu berria bertan behera uztea da, bere ministroak dimisioaraztea. 24 ordutan, “kabinete berria” aurkeztuko dio Macron presidenteari. Politikaren formulismoa. Anartean, hauxe galdetu dezakegu: diputatuen gehiengoa kontuan harturik, inork pentsa dezake eskuina galtzailea denik?

 


Azkenak
Herri Labanderia ireki dute Gasteizko Alde Zaharrean, udalak abandonatutako espazioan

Dutxa Etxea zena 2013an itxi zuten Javier Marotoren alkatetza garaian, “integrazio arazo bat” zela argudiatuta. Uztailaren 22an auzoko zenbait eragile eta bizilagun Alde Zaharreko lokalean sartu ziren Herri Labanderia izeneko garbitegia martxan jartzeko. Udaltzaingoa... [+]


Israelek Libano gogor kolpa dezake hurrengo egunetan, eskualde mailako gerra arriskua areagotuta

Israelek Hezbollahri egotzi dio larunbatean Golango gainetan gutxienez hamabi pertsona hil dituen bonbardaketa, baina milizia xiitak ez du bere gain hartu. Israelek Libanoko gune ugari bonbardatu ditu jasotako azken erasoaren ondoren.


Emakumeek batez beste gizonek baino 44 minutu gehiago ematen dituzte egunean etxeko lanetan

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 16 urte baino gehiagoko biztanleriak denbora zertan erabiltzen duen aztertzen duen txostena zabaldu du Eustatek, eta 2018. eta 2023. urteetan jasotako datuak alderatu ditu. Etxeko lanetan generoen arteko aldea 27 minutu murriztu da 2018ko datuekin... [+]


‘Cara al Sol’ ereserkia eta Euskal Herriaren aurkako oihuak kantatu dituzte Tuterako festetan

Tuterako festen lehenengo egunean, uztailaren 25ean, egin zituzten kantuak herritar batzuek, zezen plazatik irtetean. “Frankismoa goratu eta normalizatu egiten dute”, adierazi du Edurne Egino Navarra Contigo-Nafarroa Zurekin koalizioko kideak. Alejandro Toquero UPNko... [+]


Nicolás Madurok irabazi ditu Venezuelako hauteskundeak

Maduroren hautagaitzak botoen %51,2 eskuratu du, eta %44,2 oposizioko hautagai nagusi Edmundo Gonzálezek, Venezuelako Hauteskunde Kontseilu Nazionalak emandako datuen arabera. Oposizioak iruzurra salatu du, eta chavismoak emaitzak errespetatzera deitu du. Madurok jarraian... [+]


Txosnak jarriko dituzte Gasteizko jaietan, aldundiaren “borondate ezaren gainetik”

Arabako Aldundiak TicketBai sistema ezartzea exijitzen die txosnei, eta uko egiten dio Gasteizko Txosnen Batzordeak. Hala ere, jaietan txosnak jarriko dituztela ziurtatu du batzordeak. “Erasoa” Euskal Herriko jai herrikoi eta herri eragile guztien aurkakoa dela... [+]


Arrigorri

Lerro hauek idazterako, gazta egiteari utzi diogu eta antzutze prozesu betean gaude. Horrek esan nahi du jetzaldiak gero eta sakabanatuagoak direla denboran, ardiei esnea desagertu arte. Batzuen kasuan, egun gutxitan bukatuko da prozesua, eta gutxi batzuei gehiago kostako zaie.


Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


2024-07-24 | ARGIA
Udako Azoka Ekologikoak abian dira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hamalau herritan

Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilutik herritarrak animatu dituzte azoketan erostera eta ekoizleak gertutik ezagutzera. Uztailaren 29an Zigoitian izango dira, eta abuztuaren 23an, Zarautzen. Urriaren 27an amaituko dute udako denboraldia, Villabonan.


Palestinako alderdi nagusiek batasun gobernurako akordioa lortu dute Txinan

Hamas, Fatah, Palestina Askatzeko Herri Frontea, Palestinako Jihad Islamikoa eta beste hamar taldek hitzarmena sinatu dute, genozidioa amaitu ostean “Palestinako lurralde guztien” gaineko agintea izateko. “Okupazioaren aurka borrokatzeko” eskubidea dutela... [+]


Jarrera baikorrak areagotzearen beharra

Euskaltzaleen Topaguneko kideek euskara sustatzeko jarreren inguruko datu kezkagarriak hauteman dituzte. Hori dela eta, Gero eta aldeko gehiago gizartean ikerketaren bidez, herritarrak euskarara hurbiltzeko estrategia berriak landu dituzte. Horretaz mintzatu dira, apirilean,... [+]


Eguneraketa berriak daude