argia.eus
INPRIMATU
Macronen argazkiak kentzeagatik atxilotuak aske utzi dituzte
  • Bizi!-ko bost militantek Frantziako presidente Emmanuel Macronen argazkiak kendu zituzten lau Herriko Etxetan, iragan egunotan. Taldeka egindako lapurreta egiteaz atxilotu zituzten. Komisaldegian iragan dituzten aldietan ez dute deklaratu eta aske utzi dituzte.

ARGIA @argia 2019ko maiatzaren 31

Ostiral goizean, Baionako polizia-etxean egon dira berriz ere bost militanteak, Poliziak deituta. Macronen lau argazki Miarritz (Lapurdi), Uztaritz (Lapurdi), Donibane Garazi eta Mauleko herriko etxeetatik kendu zituzten. Poliziak galdekatu ditu, baina Bizi!-ko kideek ez dute deklaratu nahi izan. Aske utzi dituzte.

Bizi-k aditzera eman duenez, ez diete erran galdeketek segida izango duten ala ez. Ekologistek herritar andanaren atxikimendua izan dute. “Haiek sinboloak defendatzen dituzte, guk bizitza defendatzen dugu” pankartapean

Bizi! mugimenduak adierazi du bere egiten dituela “lau herriko etxetan egin dituzten protesta ekintzen" ondorioak. Frantziako presidenteak klima aldaketa eragozteko neurrik aski ez duela hartu salatu du Bizi!-k. Militante horiek 75.000 euro arteko isunak jaso ditzakete.