argia.eus
INPRIMATU
Macronek Michel Barnier kontserbadorea izendatu du lehen ministro
  • Michel Barnier kontserbadorea ministro ohia da, Europako Batasuneko komisario ohia ere bai eta Brexiteko negoziatzailea izan zen.

ARGIA @argia 2024ko irailaren 05a
Reuters

Hauteskundeak duela zortzi aste egin ziren, uztailaren 7an, eta aurkeztutako hiru indar nagusietatik ezkerra batu zuen FHB Fronte Herritar Berriak (193 diputatu) irabazi zituen, eskuin muturrari ozta-ozta aurre hartuta.

Ohikoan lehendakariak legebiltzarreko hauteskundeak irabazi dituen alderdiaren lehen ministroa izendatzen du, baina oraingoan berehala adierazi zuen ez zuela horrelakorik egingo. Kontua da legebiltzarrean gehiengo osoa izateko 289 diputatuetatik oso urruti geratu zela ezkerra, baina are eta urrutiago Macronen Ensemble pour la République (166 diputatu) edo Marine Le Penen eskuin muturra (142).

Barnierrek 73 urte ditu eta V. Errepublikan izan den lehen ministro adinekoena izango da. Emmanuel Macron lehendakariak aitortu du ezohiko izendapena izan dela, eta argitaratu duen agirian azaldu du legebiltzarrean sostengu gehien izango duen hautagaia izendatzen ahalegindu dela.