argia.eus
INPRIMATU
Macronek hauteskundeak aurreratu ditu Le Penen aurrean porrot egin ostean
  • Urgentziazko prentsa agerraldia egin du Emmanuel Macronek, inkesta emaitzak jakin eta ordubetera. Izan ere, inkestaren arabera, Le Penen alderdi ultraeskuindarrak bikoiztu egingo lituzke bere botoak.

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2024ko ekainaren 09a

Ezin duela ezikusiarena egin esanez, iluntzeko 21:00etan prentsa agerraldia egin du Emmanuel Macron presidenteak, inkestaren datuak publiko egin eta ordubete eskasera. Alegia, emaitza ofizialak eskuetan izan gabe.

Inkestek zigor handia iragarri diote Macroni, %22tik %15era jaitsiera. Aldiz, Batasun Nazionalak %31,5eko babesa luke.

Ekainaren 30ean lehen itzulia

Botere legegilea berritzeko hauteskundeak deitu ditu Macronek. Ekainaren 30ean izango da lehen itzulia, eta uztailaren 7an bigarrena, Parisen Joko Olinpikoak hasi baino bi aste lehenago.