argia.eus
INPRIMATU
Macronek bere burua karakterizatu du Angulemen
  • Angulemako Komiki Azoka zabaldu da urtarrilaren 30ean, otsailaren 2ra bitartean egongo da zabalik. 47. edizioa da. Euskal irudigile eta komikilari franko bertaratu dira dagoeneko. Protagonista nagusia baina, ostiralean, Errepublikako Macron presidentea izan da.  

Mikel Asurmendi @masurmendi 2020ko urtarrilaren 31

Hexagonoko Emmanuel Macron presidenteak bere burua karakterizatu du goiz honetan. Frantziako hainbat hedabideetan sutautsa bezala zabaldu da gertatua –Nantes Révoltée edota Le Monde–. Emmanuel Macron eta Jul Lui marrazkilaria agertzen dira elkarrekin, Jul Luik poliziaren bortizkeria salatzen zuen tixerta edo kamiseta bat opari dio Errepublikako presidenteari.

Begiratu al dio Macronek eskuetan duen irudiari? Paradoxikoa da gero! Errepublikako presidentea parodian ari da, bere buruaren karikatura marraztu duela ohartu gabe.