argia.eus
INPRIMATU
Macron presidentea isilik, frantziar hedabideak zurturik
  • Europar Batasuneko erakundeak ez dira artean erreakzionatu. Batasuneko herrialde txikietako agintariek  –Belgikakoek, besteak beste– salatu dute Espainiako Estatuaren jarrera bortitza. Anartean, Frantziako Macron eta Alemaniako Merkel isilik daude.

Mikel Asurmendi @masurmendi 2017ko urriaren 02a
"Kataluniako independentistek Europar Batasunari deia egin diote epaile lanak egiteko".

Libération-ek “844 zauritu” direla dio, Le Monde-k  “baietza garaile  giro bortitzean”, L’Humanité-k “frankismoa bizirik dagoela” dio, L’espress-ek Kataluniak “Bai independentziari, erreferendum debekatuan”, Le Figarok: “Gero eta arrakala handiagoa Madril eta Katalunia artean”, La Croix-ek “espainiar poliziek autodeterminazioaren boto-paperak ebatsi dituzte”.

France 24 telebista kateak “Kataluniako independentistek Europar Batasunari deia egin diote epaile lanak egiteko”. LCIn mintzo diren analista politikoek zalantzan jartzen dute, hots, "bortza horrela darabilen Estatua herriaren eskubideak errespetatzeko kapablea ote den".  

Edonola ere, Marseillan atentatuz hildako bi emakumeekiko atxikimenduek desbideratu dute frantziar agintarien arreta. Las Vegasen atentatu bat izan da gauez, hainbat hildako eragin dituena. Gertakari biek hartu dute informatiboen lerroburuak.

Kazetariek Kataluniako auziaz galdetzen diete informatiboetan agertzen diren agintariei. Adibiderako, Frantziako PSko kide eta Europar Batasuneko afera ekonomiko eta finantzarien arduradun Pierre Moscovici-ri galdeturik, hona arrapostua: Espainia Estatua eta Nazioa da. Katalunia Erregioa. Espainiaren demokratikotasuna azpimarratzen du.