Macron Eliseoko maizter, eta Bayrou Matignon-en

  • François Fillon hautagaiak (LR) Penelope gate edo aferari aurre egin ondoren, bozen bigarren itzulira pasatzeko aukera sendotu du azken asteotan. Inkestek Marine Le Pen (FN) lehen tokian berretsi dute, Emmanuel Macronek ez du haatik, amore ematen.


2017ko otsailaren 24an - 08:06
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Bi hilabete barru jokatuko da Frantziako presidentzialetarako bozen lehen itzulia. Kanpaina ofizialki hasi gabe, inkesten emaitzak nolakoa politikarien jokoa halakoa. Honela diote azken inkestek: Le Penek bozen %27 eskuratuko luke. Fillonek %20 (eskuindarrak). Macronek % 17 (zentrista liberala). Melenchonek %12 eta Hamonek %12 (ezkerrekoak).

Ustelkeria kasuarengatik Fillon auzibidean jarri aurretik, eskuindarren arteko buruz burukoa iragarri zen presidenterako lehian. Auziperatzeak krisian sartu zuen, alta bada, auzia ez da artean iritsi eta Fillonek gora egin du inkestetan berriz ere. Aste honen hasieran, ordea, François Bayrouk (MoDem alderdi zentristako presidentea) bere hautagaitza iragarri zuen. Frantziarrak airean eta aierutan izan ditu azken egunetan. Prentsaurrekoan baina, Macronen aldeko bere sostengua adierazi du. Bayrouri bozen %6a eman diote inkestek.

Macron ez ohiko hautagaia da. Finantza gizona. Alderdirik gabekoa. Bere mitinetan, agertokia eszenatokia bihurtzen du. Politikaren prestidigitadorea da, karta esku-jokalaria. Nonbait, Fillon berriz ere gora zihoala ikusirik, Bayrou hipnotizatu du. Izan ere, Fillonen aurkako lehian galdu zuen Alain Juppé zen Bayrouren gizona. Juppé presidente izanez gero Bayrou lehen ministroa izan zitekeen eta, edo Frantziako Gobernuko ministerio baten buru eta jabe.

Aukera hura aienatua, Macronek beste aukera bat eman diola pentsa daiteke. Bayrouk presidentegai ez izatea erabaki du. Bayrouk deus erran gabe gera zitekeen bazterrean, baina aste honetan efektu berri bat sorrarazi duen frantziarren bozen joeran. Bayrouk En Mariche! mugimenduko presidentegai Macroni –Hollande presidentearen ekonomia ministro ohia–  “aliantza gisako bat” eskaini dio. Bayrouk hainbat baldintza jarri bide dizkio Macroni hauteskunderako programan. Gaur eman ditu lehen zehazpenak arlo ekonomikoari dagokionean, datozen asteetan sakon aztertuko direnak. Alabaina, artean, Juppé hautagai sendo zenean, Macron “kapitalaren hautagaia zela” adierazi zuen Bayrouk publikoki.

Nork eskaini dio aliantza nori? Bayrouk Macroni edo alderantziz? Izan ere, inor presidente berria bada, ez da Bayrou izanen, Macron baizik. Bayrouk goi-mailako politikatik  at bere burua kanpo jarri omen zuen –2002, 2007 eta 2012 urtetan presidentegai izan zen– presidentearen Eliseo egoitzara iritsi ezinean. Oraingoan, berriz, lehen ministroaren Matignon egoitzan leku har lezake. Edo hori lortu ezinean, 1993rik 1997ra bitartera gidatu zuen Hezkunde Nazionaleko ministerioaren burua izatera itzul liteke. Macronek ez du Gobernua taxuz osatzeko funtsezkoa den alderdi baten egitura. Bayrouk bai.

Bidenabar erranik Marine Le Peni ustelkeriak egozten dizkiote Europako Parlamentutik. Bruselan ez dute eskuin muturreko Le Pen nahi. Ezkerreko hautagaiek –Melenchon eta Hamon– ez dirudite elkar engainatzeko gisan daudenik. Egungo ezkerreko hautagaiek ez dute François Mitterrand zeukan prestidigitadore ahalmenik.

Egungo presidente François Hollandek ez du ere prestidigitadore itxurarik. Hala ere, nork daki? Macron izan liteke bere maukan zeukan karta. Ez dezagun ahantz: Bayrouren sostenguari esker heldu zen Hollande presidente izatera. Agian, ez eskuin ez ezker, Macron da Europar Batasunaren gain-beherakada geldiarazteko stabilissement-en karta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 2017ko Frantziako hauteskunde presidentzialak
2017-08-01 | Moha Gerehou
Xenofobia Europan
Eskuin muturraren gorakadaren aurrean geratzen zaiguna

"Gerrarte" sasoian, Frantziako Estatuko hauteskundeen lehenengo eta bigarren itzuliaren artean alegia, fenomeno interesgarri baten lekuko izan ginen, garbi islatzen duena Europan eskuin muturrak bizi duen egoera eta horren aurrean gainerako indar politikoek duten... [+]


2017-05-16 | Itxaro Borda
Zapatak

Iragan astean, mendiko zapata berriak erosi ditut, izendatuko ez dudan kostalde oparo honetako kirol denda batean. Ez naiz alpinista, ez naiz itsuki gailurren lehian dabilen horietarik ere, maldetan gora eta behera ibiltzea maite duen hiritar hutsa baino: gustatzen zait hatsak... [+]


Ezkerra bidegurutzean

Azken hamarkadetan ezkerraren barruan gertatzen ari dena “iraultzailea” da. Bere baitan topa dezakegun perfil soziologikoen arteko aurkakotasuna oso nabarmena da. Alde batetik, balio posmaterialistetan –labur esanda: feminismoa, ekologismoa, arrazakeriaren... [+]


Bost urteko su-eten konplikatua

Artikulu hau idatzi dudan unean oraindik ez da Frantziako hauteskunde presidentzialen bigarren itzulia izan. Halere, inkesten arabera, Emmanuel Macronek Frantziako presidente berria izan beharko luke. Bruselan pozik egongo dira urteko bigarren match point-a salbatu dutelako... [+]


Ipar Euskal Herrian Macron garaile, alde handiagoarekin

Ipar Euskal Herrian ere atera da garaile Emmanuel Macron, botoen %76,52 lorturik. Abstentzioak, baliogabeko botoek eta boto zuriek ere presentzia handia ukan dute, orokorki, aurreko hauteskundeetan eta zehazkiago, lehen aldiz Le Pen bigarren itzulian kokatu zen 2002 urtean baino... [+]


2017-05-09 | Mikel Asurmendi
Macron presidente: promesak egia bihurtuko balira

Emmanuel Macron da Frantziako presidente berria, hautesleen bozen %65,5 jasota. Marine Le Penek, berriz, %34,2 boz bildu ditu. Macronek 20,7 milioi herritar inguratu ditu eta Le Penek 11. Sei milioi hautesle abstenitu dira.


2017-05-09 | Juan Mari Arregi
Zeini ematen dio boza langile klaseak?

Zergatik irabazi dute eskuinak eta ultraeskuinak Frantzian? Hori ere garbi dago. Frantziar ezkerrak, europarra bezain zatitua, bide eman du azken urteetan egoera hori gerta dadin.


Ipar Euskal Herrian Macron garaile, alde handiagoarekin

Ipar Euskal Herrian ere atera da garaile Emmanuel Macron, botoen %76,52 lorturik. Abstentzioak, baliogabeko botoek eta boto zuriek ere presentzia handia ukan dute, orokorki, aurreko hauteskundeetan eta zehazkiago, lehen aldiz Le Pen bigarren itzulian kokatu zen 2002 urtean baino... [+]


Ezkerra bidegurutzean

Azken hamarkadetan ezkerraren barruan gertatzen ari dena "iraultzailea" da. Honen barruan topa dezakegun perfil soziologikoen arteko aurkakotasuna oso nabarmena da.


2017-05-08 | Jakes Bortayrou
Macron presidente
Nehoiz ez ikusia

Emanuel Macron Frantziako V. Errepublikako zortzigarren presidentea atera da bigarren itzulitik. Haatik, ezustez beteriko ziklo elektorala ez da horretan bukatzen.


2017-05-08 | Itxaro Borda
Macron presidente
31 eta paso?

Hara, frantsesek hautatu dute datozen bost urteetan buruzagi gisa edukiko duten lehendakaria: adinez gaztea, bankari eta ministro ohia, suhi ideala askorentzat, kontraesanez betea, beldurgarria neurri handi batean erreforma drastikoak eramango dituelako ekonomia eta sozial... [+]


2017-05-08 | Mikel Asurmendi
Macron presidentea: promesak egia bihurtuko balira

Emmanuel Macron da Frantziako presidente berria, hautesleen bozen %65,5 jasota. Marine Le Penek, berriz, %34,2 boz bildu ditu. Macronek 20,7 milioi herritar inguratu ditu eta Le Penek 11. Sei milioi hautesle abstenitu dira.


2017-05-07 | Mikel Asurmendi
Nazionalismoak galdu omen du, Errepublikaren faboretan! Hala ote!?

Estimazioak baina ez dira artean, baina Le Penek ez ditu espero zuen bozen %40 jaso, %35era ez da heldu. Alta bada, hamaika milioi boz bildu du FNk. Auschwitz ahaztu dute frantziarrek, neoliberalismoa garaitu da.


2017-05-05 | Mikel Asurmendi
Dadoak botata daude: kasu, “politika” jokoa da hala ere

Frantziako presidentetzarako kanpaina fini da eta gogoetatzeko unea heldu. Igandeon argituko da dilema: Macron ala Le Pen. Alea jacta est (Dadoak botata daude). Macron presidente. Ala ez?


Fronte Nazionala
Hondamendia zena normalizatu da

Zundaketek informazio kuantitatiboa ematen badute, ez dute elementu kualitatiborik salatzen. Frantziako lehendakaritzako hauteskunde hauetan omnipresente diren zundaketen arabera Marine Le Pen izanen da bigarren itzuliko galtzailea. Xenofobiari emandako erantzuna, parte-hartzea,... [+]


Eguneraketa berriak daude