Hiru larunbatetako protestak nahikoak izan dira presidenteak erregaien zergak igotzearen erabakia atzera botatzeko. Hedabide frantsesen arabera, Macronen gobernua moratoria bat ezartzear da.
Antza, hilabete batzuetako moratoria aurkeztuko du asteartean Edouard Philippe lehen ministroak. Macronek, dirudienez azken honekin eta exekutibo osoarekin batera hartu zuen erabakia, pasa den astean Eliseoan egindako bilera batean. Jaka Horiak Frantziako ordezkari nagusiekin biltzekoak ziren, baina manifestariak atzera bota dira.
Orain dela urte eta erdi hasi zen Emmanuel Macronen presidentetza, eta azaroan sortu eta garatu den Jaka Horien mugimenduak hankaz gora jarri du gobernua. Azaroaren 17an hasi ziren lehen protestak, Macronek datorren urtean erregaien zergak igoko zirela iragarri eta aste gutxira. Hasiera batean aldiz, presidenteak ez zion garrantziarik eman.
Pasa den larunbatekoa, abenduaren 1ekoa, protesta egunik gatazkatsuena izan zen. Parisko Eliseoko Zelaiek guda-leku itxura hartu zuten. 6.000 manifestari inguru bildu ziren bertan; 412 atxilotu eta 133 zauritu izan ziren, tartean 17 polizia. Irudi ikusgarriak utzi zituen.
Macronen gobernuari min handia egin dio Jaka Horien jardunak. Paris Match eta Sud Radio-k berriki argitaratutako inkesta baten emaitzen arabera, presidentearen ospeak %23 egin du behera hilabete eskasean, eta Frantziako lehen ministroarenak %26.
There are snipers on the roofs in #Paris to shoot at people. And #Macron's police is beating protestors to dead.#GiletsJaunes #YellowVests
WARNING: disturbing images! 18+
VIDEOpic.twitter.com/yEoTVqJvML
— NewsBlog breaking (@NBbreaking) December 2, 2018