Ostegunean, otsailak 1, Tel Aviveko Maccabi saskibaloi taldeak Gasteizen jokatuko du. Israelgo okupazio ejerzitoaren publizitate eta zuritze kanpainetan eragile nabarmena izan da kirol talde hori. Palestinarekin elkartasunez, Maccabiren presentzia ez normalizatzeko eta protesta egiteko deia luzatu du BDZk.
Maccabi-Baskonia partidan genozidioa salatzeko deia egin dute
enero 29 Erredakzioa InPrensa Comentarios desactivados en Maccabi-Baskonia partidan genozidioa salatzeko deia egin dute
Ostegunean, otsailak 1, Tel Aviveko Maccabi saskibaloi taldeak Gasteizen jokatuko du. Israelgo okupazio ejerzitoaren publizitate eta zuritze kanpainetan eragile nabarmena izan da kirol talde hori. Palestinarekin elkartasunez, Maccabiren presentzia ez normalizatzeko eta protesta egiteko deia luzatu du BDZk.
"Urrairen 7tik, 26.500 palestinar baino gehiagoren bizitzak ditu Israelek haien heriotzen zerrendan. Gure hirira itzuli dira, berriz ere, ustezko normaltasun-irudi kalkulatua emanez; baina, aldi berean, haien salbuespenezko segurtasun-protokoloak ezarriz, Baskoniako zaletuen kontra zein pabilioian edo inguruetan Palestinako herriaren aldeko elkartasuna adierazi nahi duen ororen kontra». Horrela mintzatu dira gaur eman duten prentsaurrekoan BDZ kanpainako kideak, Tel Aviveko Maccabi taldeak otsailaren 1ean, ostegunarekin, Baskoniaren aurka jokatuko duen saskibaloi partida dela eta.
Agerraldia baliatu dute salatzeko erakudeek Maccabiri egiten dioten harrera "Palestinako herriaren kontrako genozidio eta garbiketa etnikoaren zurikeria-kanpaina" dela, eta adierazi dute ez dutela normaltasunez onartuko. Izan ere, kirol-ekitaldi honen helburu bakarra Israelgo irudi publikoa zuritzea dela azaldu dute, "Palestinako populazio zibilaren kontra genozidio krimenak burutu dituenean".
Horretarako, dei egin diete erakunde eta zaleei neurriak hartzera. Baskoniako zaletuei eta, oro har, Gasteizko herritarrei proposatu diete:
Baskonia klubari eta erakundeei (Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari, Arabako Foru Aldundiari eta Gasteizko Udalari):
Vitoria-Gasteizko Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoei: