argia.eus
INPRIMATU
M8: Egiak modu komunitarioan bermatuko du emakumeek zaintza greba egin ahal izatea
  • Martxoaren 2an elkartu ziren Egiako amak eta amonak, M8ko zaintza greba nola egin pentsatzeko. Geroztik, besteak beste Aitor ikastola, Arrano Kultur Elkartea eta Antxeta aisialdi taldearen arteko elkarlanak eman du bere fruitua: Zaintzaren greba egiteko lanketa komunitarioaren adibide onenetako bat da Egian prestatu dutena.

Estitxu Eizagirre @eeizagirre 2018ko martxoaren 07a
Horrelako beste esperientziaren baten berri baduzu, bidali feminismoa@argia.eus helbidera eta pozik argitaratuko dugu.
 
Hona auzoko Aitor ikastola publikoarekin, Arrano Kultur Elkartearekin, Antxeta aisialdi taldearekin eta beste eragileekin elkarlanean prestatu duten egitaraua:
 
Martxoak 7:
  • 16:30ean Aitor ikastolako patioko porteria artile morez jostea.
 
Martxoak 8:
Aitor ikastolan: 
  • 11:00-15:00 emakumezkoek paroa. 
  • 11:00-12:30 gizonezko irakasleek zaintza.
  • 12:30-15:00 jangela zerbitzurik ez dagoenez, aita-aitona talde batek umeak jaso eta Tabakalerara eramango dituzte bazkaltzera. Ume bakoitzak bere bokata goizetik eramanda.
  • 16:15-16:45: Aitor ikastola atarian kontzentrazioa: "Gaur ez goaz haurren bila".
 
Arrano Kultur Elkartean:
  • 17:00-21:00 emakumeak mobilizazioetara joateko Arrano elkarteko gizonek eta Antxeta aisialdi taldeko gizon bolondresek umeen zaintza lanak egingo dituzte. 
  • 21:00etatik aurrera luntxa Arranon mobilizaziotan egon diren emakumeentzat. Luntxean, Ainhoa Mugikak Albolotetik bidalitako komikiaren aurkeztuko dute, bertan bizi duten egoera matxista azaltzen duena