argia.eus
INPRIMATU
Kontserbadoreen eta sozialdemokraten galera liberalek eta berdeek probestu dute
  • Europako Legebiltzarreko hauteskundeak maiatzaren 23tik 26ra egingo dira Europar Batasuneko herrialdeetan. Erresuma Batuan eta Herbehereetan 23an egin zuten bozkaketa; Irlandako errepublikan 24an; Txekiar errepublikan 24ean eta 25ean; Eslovakia, Malta eta Letonian 25ean; Ipar Euskal Herrian eta Frantziako estatuan 25ean eta 26an; eta Hego Euskal Herrian eta gainontzeko estatuetan 26an. 20:00etan hauteslekuak ixtean lehenengo Europako kontaketa egingo dute, baina emaitzak 23:00etatik aurrera emango dituzte, ordu horretan itxiko baitira Italiako bozkalekuak. Eskuin muturraren eboluziora jarriak izango dira begi gehienak. Guztira 751 eurolegebiltzarkide hautatzera deituta daude 28 estatutako 512 milioi pertsona.

ARGIA @argia 2019ko maiatzaren 27a
516 milioi pertsona daude deituak Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan.