Josep Borrell Europar Batasuneko Atzerri eta Segurtasun Politikarako goi karguak Frantziako LCI katearekin hitz egin du, eta, besteak beste, adierazi du "akats batzuk egin dituztela onartzeko prest dagoela"; bere hitzetan, Errusiaren eta Mendebaldearen arteko gerturatzea kaltetu duten akatsak.
Jarraitu lotura honetan atzoko jarraipena.
Errusiako Defentsa Ministroak adierazi du Ekialde Hurbileko 16.000 boluntario, Siriakoak batez ere, Donetskeko eta Luhanskeko miliziekin batera borrokatzeko prest daudela, eta Vladimir Putinek boluntario hauek frontera joatea baimendu du.
Errusiako Defentsa Ministerioak boluntario hauen irudiak zabaldu ditu:
?????? El Ministerio de Defensa ruso ha publicado imágenes de algunos de estos supuestos voluntarios sirios que estarían preparándose para ir a combatir a Ucrania. pic.twitter.com/tcU6FKDC0D
— Descifrando la Guerra (@descifraguerra) March 11, 2022
Iker Jimenezen En el Punto de Mira programan Jose Jimenez Planelles Operazio Instruktoreak hartu zuen parte bart gauean. Honek Espainiako Estatuak Ukrainari bidalitako armak erakutsi dizkio ikuslegoari, eta ondorengoa adierazi du instruktoreak: "Modu bakarrean naiz baikorra: errusiar gehiago hiltzen. Ukrainarrek errusiar gehiago hil behar dituzte, eta hau oso garrantzitsua da. Zutabe horrek desagertu egin behar du, eta Odessatik gertu dauden ontzi horiek sartzea itxaron behar dute, ondoren inguru guztia minatu eta haiekin akabatzeko. Hau da, errusiar gehiago hil behar dira, Ukrainako herriak negoziaketa on batera iristeko hori behar duelako".
Clar que sí. Entre això i la nova política de FB anem ben encarats. pic.twitter.com/0OZozE7xV1
— Pau Llonch Méndez (@paullonch) March 11, 2022
Herenegun, Errusiako armadak Mariupoleko ospitale bat bonbardatu zuen, eta Zelenskik eta mendebaldeko beste hainbat mandatarik "gerra krimena" leporatu zioten Putini. Hala ere, hainbat ahotsek diote Mariupoleko ospitalea otsailetik Azov Batalioiko soldaduek hartua zutela, eta eraikin militar funtzioa zuela.
Bestalde, bonbardaketaren ostean dauden argazki bakarrak Associated Presseko Yevgeny Maloletka argazkilariarenak dira, eta argazki batean dagoen emakume bat Marianna Podgorskaya modeloa dela baieztatu dute. Errusiak salatu du muntaia izan dela, eta gogorarazi du Azov Batalioia eraikin zibiletan ari dela sartzen, ondoren gerra krimenak salatzeko.
Azkenik, Errusiako Kanpo Harremanetako Ministroak, Sergei Lavrovek, prentsaurrekoan adierazi du martxoaren 7an Errusiak Nazio Batuen Erakundeari ohartarazi ziola Azov Batalioia eta bestelako talde nazionalistak ospitaleetan eta eskoletan sartzen ari zirela.
Errusiako Armada Ukrainako mendebaldeko hirietako posizio militarrei eraso egiten hasi da; orain arte herrialdearen hegoaldean eta ekialdean egin ditu operazioak, baina gaur Lutsk eta Ivano-Frankivsk hirietako posizio militarrei egin die eraso. Bestalde, Dnipro hiriko hainbat posizio ere bonbardatu ditu armada errusiarrak.
Massive blast as Russian missile strike hits Lutsk in northwest #Ukraine.
— H. Sumeri (@IraqiSecurity) March 11, 2022
Lutsk’s military airfield & an aircraft repair plant capable of repairing MiG-29 engines were targeted.
A message to Poland, with Lutsk just 90km from its border, and a likely location for Polish MiG-29s. pic.twitter.com/vYxJgyBulL
Frantziako LCI telebista katearekin hitz egin du Josep Borrellek, Europako goi kargudunak, eta, besteak beste," Errusiaren eta Mendebaldearen arteko gerturatzea kaltetu duten akats batzuk" egin dituztela onartzeko prest dagoela adierazi du.
Hala ere, Slobodan Milosevicekin alderatu du Borrellek Putin, eta Hagako Nazioarteko Justizia Auzitegian epaitzea espero du: "Errusia bereizi gabe ari da bonbardatzen; Mariupolen gertatzen ari dena gerra krimena da, ziur asko".
Gaurkoan ere Ukrainako inbasioaren azken orduko albisteekin zuzeneko jarraipena egingo dugu.
Atzoko labiste garrantzitsuenak esteka honetan dituzue.
Dagoeneko milioi bat pertsona hil dira Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerra hasi zenetik, hainbat informek jaso dutenez. Hildako gehienak soldaduak dira, eta ondoren zibil ukrainarrak. Udara honetan izan dira kopururik altuenak 2022tik.
Asteazken honetan Ukrainako lehendakari Volodimir Zelensky Londresen bildu da Keir Starme lehen ministro britainiarrarekin eta Mark Rutte NATOko idazkari nagusi berriarekin. Ondoren bildu da ere Europar Batasuneko beste buruzagi garrantzitsuekin. Helburua da “garaipenerako... [+]
Irailaren 19an Europako Parlamentuaren gehiengoak honen alde eman zuen botoa: "Berehala kendu ditzatela Ukrainari emandako arma-sistemaren erabilerari jarritako murrizketa guztiak Errusiako lurraldean". Hitz arruntetan esanda: "Bota itzazue luzera handiko misilak... [+]
Potentzientzat salamiaren taktika erakargarria da. Xerrak apurka-apurka era finean moztean datza. Horrela AEBek NATOren zabalkundearekin, nazioarteko legediaren hausturekin, erregimen aldaketekin eta nazioartean bere base militarren ugalketarekin errusiarren segurtasuna eta... [+]
(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).
George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.
Taldea ezagutzera ematea, gerrarako dirua biltzea eta soldaduak errekrutatzea da faxisten asmoa. Hainbat geldialdi egingo dituzte, hala nola Alemanian, Polonian, Txekian, Lituanian, Herbehereetan eta Belgikan.
Udan ohikoa izaten da albiste asko opor garaien etenak estaltzea. Eta egia esan, estalita baleude, kasik hobe. Gerra hotsen doinuak jarraitzen baitu dantzan jartzen kontinente zaharra.
2022an, urteko aurrekontuan onartutakoa baino %20 handiagoa izan zen inbertsio militarra; 2023an, %30 handiagoa. Europako herrialdeen gastu militarra Gerra Hotzaren amaierakoa baino handiagoa da une honetan.
2022ko otsailaren 24an hasi zen gerra. Ordutik, Errusiak egiten duen erasorik bortitzenetakoa egin du astelehenean. Erasoak azpiegitura energetikoa izan du jomuga, eta horrek itzalaldi orokorrak eragin ditu.
Osasun artak biltzen ari da Pablo Gonzalez Moskun une honetan. Joan den astean, Poloniako Radomgo segurtasun handiko espetxetik atera zen kazetaria bi urte eta bost hilabeteko preso egon ondoan. Poloniak leporatzen zion espioitza frogatu gabe libre atera da.
Sortu zela 75. urteurrenean egindako gailurrean, Aliantza Atlantikoak Txinaren kontrako mezua gogortu du eta herrialde asiarrari egotzi dio Errusia laguntzea Ukrainako gerran. Kievi laguntza gehiago emateko konpromisoa adierazi dute NATOko 32 kideek eta Europako herrialdeek... [+]
Europar Batasunaren txandakako presidentetza beretu eta astebeteren buruan Viktor Orban hungariar lehen ministroak egin duen ezusteko blitz-ak azalpen serioa eskatzen du. Gaiaren neurrikoa.
Bakearen goi bilera deiturikoan, Suitzako Bürgenstock hirian, Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik hitzordua baliatu du presio diplomatikoa egiteko Errusiari eta fokua, atzera ere, Israel-Palestinatik Europako ekialdera eramateko.