argia.eus
INPRIMATU
Luxenburgok kalamua etxean hazi eta kontsumitzea legeztatuko du
  • Herrialdeko gobernuak iragarritako lege aldaketekin, heldu bakoitzak lau kalamu landare landatu ahal izango ditu etxean, erabilera pertsonalerako.

ARGIA @argia 2021eko urriaren 22a
Argazkia: Pixabay

Neurri horiekin batera, gobernuak ahalbidetuko du kalamu haziak dendetan saltzea, atzerritik inportatzea edo Internetez erostea. Hazien ekoizpena posible izango da helburu komertzialetarako, baina kontsumoa etxe barruan egin beharko da. Hiru gramo kalamu baino gutxiago garraiatzea, halaber, dagoeneko ez da delitu penala izango, baizik eta arau haustea.

Koalizio gobernuko Alderdi Berdetik jakinarazi denez, honek droga politikaren norabide aldaketa dakar, kalamuaren erabilera arautzeko eta merkatu beltzaren ordezko legezko alternatiba bat sortzeko. Funtsean, gobernutik diotenez, politika berriekin kalamu kopuru jakin bat ekoiztea, erostea eta kontsumitzea zigorretik salbuestea da helburua, erabiltzaileak merkatu beltzetik urrun mantentzea, drogaren eskuratzearekin lotutako arriskuk ere murriztuz.

.