argia.eus
INPRIMATU
Luxemburgo eta Belgikatik pasa ostean, Bretainiarako bidean da Alternatiba Itzulia
  • Asteartean Flandriago Gantetik pasa ondoren, asteazkenean Frantziako Estatuko Lille hirira iritsi behar du ekainaren 5ean Baiona eta Donostian abiatu zen Alternatiba Itzuliak. Normandian barrena gero Bretainiarantz jarraituko du kostaz kosta Bordeleraino jaitsita Paris alderako azken txanpari ekiteko. Irailaren 26an iritsiko da Parisera, bertan udazken amaieran burutuko den Klimaren Gailuarraren aurretan herritarrak ohartaraztea helburutzat daukan ibilaldi handia.

ARGIA @argia 2015eko abuztuaren 04a
Alternatiba Itzuliko txirrindulariak Belgikako Habay herrian sartzen. (Argazkia: Alternatiba)

Coalition Climat21 koordinadorak sustatzen duen Alternatiba Itzulia uda aurreratu ahala hasi da oihartzun handiagoa lorten hedabide nagusien artean, Le Mondek eskaini dion "Les militants d’Alternatiba pédalent pour le climat" erreportajeak erakusten duenez. Bidean oztoporik ez dute falta izan, Alemaniarako muga zeharkatzean polizia frantsesek egin zieten ongi etorria lekuko.

Abuztuaren 18an iritsiko da Alternatiba Bretainiako hiriburu Rohazon-Rennesera. Abuztuaren 30ean, igandez, Frantziako Estatuan azken urteotan ingurumena dela eta piztu den gatazka handiena denaren epizentrora helduko da. Hemen aspaldi gobernuak baimendu zuen aireportu erraldoi baten kontrako mobilizazioa dago martxan, azkenean eremu horretan antolatu delarik bizimodu alternatiboen laborategi handi bat. Bordeletik irailaren 8an iragan ondotik, Pariserako bidea hartuko du Alternatiba Tourrak.