argia.eus
INPRIMATU
Lurzaindiak sei hektareako lurra eskuratu du Donibane Lohitzunen, espekulaziotik gordetzeko
  • Berriki jakin dugu Lurzaindiak, laborantza lurrak espekulaziotik gordetzeko lan egiten duen elkarteak, Donibane Lohizuneko 6 hektarea eskuratu dituela. Haatik, hiru epaiketa iragan behar izan dira Lurzaindiaren eta lurren alokaitzaile ohiaren nahiz SAFERraren artean afera behin betiko argitzeko.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2022ko urriaren 05a
Donibane Lohizunen erosi lurrak.

Lurra 55.000 euro ingurutan erosi zuen SAFERrak, eta antzeko salneurrian eskuratuko ditu Lurzaindiak. Eta behin erosketa bururaturik, kostaldeko 6 hektarea horietan laborantxa egitasmo berri bat abiatzeko deialdia idekiko dute.

Lurzaindiako Maryse Cachenautekin mintzatu da Inhar Iraizotz: