Arbonako laborantza lurretan, legez kontra eraikitzen segitu nahi du Mari Jose Mialoqc Arbonako auzapezak. PLU edo Tokiko Hirigintza Planean zehaztu gabeko guneetan, bizitegiak altxatu nahi ditu. Duela bost urtetik hona auzitan dira Lurzaindia eta Arbonako herriko etxea, eta orain arte hamar aldiz eman dio arrazoia epaileak Lurzaindiari.
Dominique Ameztoi, Lurzaindiako bozeramaileak gertakari hauen berri eman dio Euskal Irratietako Inhar Iraizotz lankideari: