Gutxienez 55 lagun hil eta 400 baino gehiago zauritu dira bart Txinako Gansu probintzian gertatutako lurrikararen ondorioz. 5,9 magnitudeko lurrikara izan da.
Lekuko administrazioek jakinarazi dute litekeena dela biktima gehiago aurkitzea.
Dingxi hiriaren ingurua kaltetu du gehien minutua iraun duen lurrikarak.