7,3 graduko lurrikara izan da Nepalen. Namche Bazar hiritik 68 kilometrora izan du epizentroa, Katmanduren ipar-ekialdean, Everesteko beheko kanpalekutik hurbil, eta 15 kilometroko sakoneran, AEBetako USGS geologia zerbitzuak jakinarazi duenez.
Migraziorako Nazioarteko Erakundeak (IOM) emandako datuen arabera, gutxienez 65 lagun hil dira (haietako 16 Indian) eta 1.000 zauritu BBCk jaso duenez.
Astearteko lurrikarak kezka eta beldur handia eragin du apirilaren 25eko astinduaren kolpea oraindik gainditu ez duten herritarren artean, eta laguntza ematera joandako erakundeen egitekoa konplikatu egin du, Unicef-ek edota Mugarik Gabeko Medikuek ohartarazi dutenez.
Informazio gehiago:
Daniel Burgui, kazetaria: "15 segundutan 80 urte egin du atzera Nepalek" (Diario de Noticias)