Cicero Guedes Brasilgo Lurrik Gabekoen Mugimenduko (MST) buruetako baten gorpua larunbatean aurkitu zuten, hainbat tirorekin. Kolektibo horretako hiru kide hil dituzte jada azaroaz geroztik. “Brasilgo herria, bereziki era antolatuan borrokatzen ari direnak, boterearen menpe hiltzen ari dira”, adierazi du Maria Oliveira Iterpe institutuko zuzendari teknikoak.
Goytacazeko lur okupatuetan aurkitu zuten Guedesen gorpua, Rio de Janeirotik 275 kilometrotara. Hamabi tiro zituen bizkarrean eta buruan. Mugimenduko kideek azaroan jakinarazi zuten taldekide batek mehatxuak jaso zituela, baina izenik eman gabe.
Gertutakoa “latifundioaren indarkeriaren eta lurrik gabekoen hilketen zigorgabetasunaren ondorio" direla esan du MSTk. Errudunak “epaitu, zigortu eta espetxeratzeko” eskatu du. Era berean, Kolonizazio eta Nekazal Erreformaren Institutu Nazionalari (Incra) eskatu dio laborantza erreforma hasteko.
Ciceron Guedes
MST mugimenduak Cambahyba eremua okupatu zuen nekazal gune bihurtzeko, eta ekimen horren koordinatzailea izan zen Guedes. 3.500 hektareatan zazpi etxalde sortu zituzten.