argia.eus
INPRIMATU
Lurralde Elkargoaren eta euskararen alde agertu dira hautagaiak
  • Martxoaren 23an eta 30ean izango diren udal hauteskundeei begira, Batera plataformak Lurralde Elkargoaren eta euskararen inguruan Ipar Euskal Herriko hautagaiek duten iritziak bildu ditu. Bi aldarrikapenen alde agertu da gehiengo zabala.

Iera Aranburu @ieraran 2014ko martxoaren 21
Batera elkarteak Lurralde Elkargoaren alde egindako manifestazioa Maulen. (Gaiza Iroz)

Orotara 78 herritako 111 hautagaiek erantzun dute. Herri batzuetan hauteskundeetara aurkeztu diren zerrenda guztiek erantzun dute, besteak beste, Baionan, Hendaian, Kanbon, Hazparnen, Milafrangan, Itsasun eta Zuraiden.

Bi aldarrikapenen inguruan hautagaiek duten posizioa bildu du Batera elkarteak, eta jasotako emaitzak Batera.info webgunean kontsulta daitezke.

Elkartea pozik agertu da bildutako erantzunekin. Emaitzek bi aldarrikapenen garrantzia handia dela erakusten dutela adierazi dute: “Erakusterat ematen du hauteskundeetan gai horien garrantzia handia dela”. Galdetegiaren bitartez hautetsiak sentsibilitatzeaz gain, hautagaien iritziak argi utzi nahi zituztela nabarmendu dute.