argia.eus
INPRIMATU
“Lurralde burujabeak: Ekonomia Soziala eta lurraldea” jardunaldia antolatu du KoopFabrikak
  • Ekintzailetza sozial kooperatiboa, kooperatibismoa eta Ekonomia Soziala sustatzea du xede jardunaldiak. Izena emateko azken eguna otsailaren 27a da.

ARGIA @argia 2019ko otsailaren 26a
KoopFrabrikako zenbait parte hartzaile

Martxoaren 1ean, ostirala, Arantzazun (Oñati) egingo da jardunaldia, 9:00etatik 14:00etara. Izen-ematea doakoa da, eta otsailaren 27a arte egin daiteke KoopFabrikaren webgunean.

Ekintzailetza sozial kooperatiboa, kooperatibismoa eta Ekonomia Soziala sustetzeko hiru begirada landuko dira jardunaldian: herri mailakoa, eskualde mailakoa eta Euskal Herri mailakoa.

Jardunaldia KoopFabrikak antolatu du, Oñatiko Udalaren laguntzaz eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantziazioari esker.