argia.eus
INPRIMATU
Lurra musika taldea etenaldian, Iñigo Muguruzaren gaixotasuna dela-eta
Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2015eko urriaren 05
Lurra taldeko Iñigo Muguruzari esklerosi anizkoitza diagnostikatu diotelako erabaki du taldeak kontzertuak etetea.

Taldeko kide Iñigo Muguruzari diagnostikatu dioten esklerosi anizkoitzak derrigortu du taldea kontzertuak etetera.

Kortatu, Delirium Tremens, Negu Gorriak, Joxe Ripiau eta Sagarroi taldeetan aritutako musikariaren talde berria azken bost hilabeteetan kontzerturik eskaini gabe egon da, oharrean diotenez gaixotasunak aurrera nola egiten zuen ikusi nahi zutelako. “Asteburuan bildu gara, eta erabaki dugu Iñigoren egoera egonkortu arte gutxienez ez dugula kontzerturik emango”.

Ane Garciak, Carlos Zubikoak, Iban Larreburuk, Xabi Dolsek eta Iñigo Muguruzak berak osatzen duten taldea pozik agertu da egindako lanarekin.

Pop, reggae eta ska estiloak uztartuz bi disko kaleratu dituzte lau urtean, 2012an taldearen izen bereko lehenbizikoa eta iaz Akatsa sisteman izeneko bigarrena.