Lurmen enpresaren errugabetasuna berretsi du SOS Veleiak

  • Eliseo Gil eta Oskar Escribano balizko faltsifikazio batean nahasten dituen frogarik ez dagoela diote.

Koenraad Van den Driessche, Idoia Filloy eta Juan Martin Elexpuru, Gasteizen egindako agerraldian. Argazkia: Alea

2018ko urtarrilaren 19an - 09:18
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

"Aurkitu al dute ustezko faltsifikazioak egindako lantegia? Grabatzeko tresnak? Paperak, gutunak, mezu elektronikoak, telefono-deiak? Zerbait? Ezer ere ez". Galdera horiek mahai gainean jarri ditu SOS Iruña-Veleia taldeak, Arabako Probintzia Auzitegiak Iruña-Veleia kasuko auzipetuen aurkako epaiketari bide berdea eman eta astebetera. "Ezagutzen dugu 700 orrialdetik gorako polizia-txostena eta ziurta dezakegu han ez dagoela Eliseo Gil eta Oskar Escribano balizko faltsifikazio batean nahasten dituen ezer".

Bederatzi urte igaro dira Lurmen arkeologia taldeak Kristo ondorengo III. mendeko dozenaka ostraka aurkeztu zituenetik, Eliseo Gil eta Idoia Filloy buru, eta piezen "egiazkotasuna" eta lantaldearen "errugabetasuna" berretsi dute. "Lantaldearen errugabetasuna defendatzen dugu, Lurmenen izan ziren guztiena", aipatu du SOS Veleiaren bozeramaile Martin Elexpuruk. Taldearen babesik ez du, ordea, Ruben Cerdanek, garai hartan Lurmenen enkarguz piezen egiazkotasuna frogatutzat eman zuen fisikari nuklearrak.

Artxibatzeko eskaera

Auzia artxibatzeko taldeak egindako helegiteari "entzungor" egin diotela gogoratu du SOS Veleiak, eta horretarako "arrazoi ugari" zeudela uste dute: "Besteak beste, begi-bistakoa da hautsi egin dela eztabaidan dauden piezen zaintza-katea, ez da zaintza-katerik egon. Honek auzia automatikoki artxibatzea ekarriko luke justizia justua egiten den edozein prozesutan". 

Epaiketaren atarian, halere, autoak auzipetuen defentsarako "puntu positiboak" ere badituela nabarmendu dute: "Artxibatu egin ditu probisionalki 'iruzur larria' eta 'ondare desplazamendua' delituak; hau da, ez du irabazi-asmorik ikusten ustezko faltsutzeetan", adierazi dute. 

SOS Veleiaren aburuz, une honetan arkeometria laborategi espezializatuek "soilik" erabaki dezakete auzia. Taldeak berak British Geological Survey erakundeak egiteko eskatu zuen, eta analisi-proiektua jaso bazuen ere, Aldundiak eta Gasteizko Epaitegiak uko egin zioten proposamenari. "Zigor-epaitegi bat ez da erakunderik aproposena grafito batzuen benekotasuna eta faltsutasuna eraikitzeko, soilik zientifikoa den gai baten aurrean baikaude". Piezak urte guzti hauetan Bibat museoan egon direla gogoratu dute, "eta ez dakigu noiz prezintatu ziren; ez behintzat kereila onartu zenean, egin behar behar zen moduan".

Orain Aldundiak eta Fiskaltzak epe labur bat dute akusazioa formulatu, balizko delituak zehaztu eta zigorrak eskatzeko. " Foru erakundeko buruzagiek barrua izango dute zerbitzu juridikoak abian jartzeko, Eliseo eta beste auzipetuen kondena bilatu nahirik? Bihotzez eskatzen diegu auzi honetan erabakimena duten pertsonei gogoeta sakon bat egin dezatela atzerapausorik ez duten bideak aukeratu aurretik". 

Artikulu hau Arabako Aleak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruña-Veleia auzia
Joseba Lizeaga: “Iruña-Veleiako polemikaren oinarrian grafitoetan topatutako euskararen zantzuak daude”

Urriaren 26an Iruña-Veleia Argitu, ez suntsitu jardunaldian Zenbat esku daude Iruña-Veleian aurkitutako ostraken testuetan? ponentzia aurkeztu zuen Joseba Lizeagak


Iruña-Veleiaren 4. Biltzarra: argitu, ez suntsitu

“18 urte pasatu dira indusketan 400 bat grafito agertu zirenetik, 16 urte froga zientifikorik gabe Lurmen indusketa eremutik kaleratu zutenetik eta 4 urte gaia argitu barik epaiketa egin zenetik eta berdintsu jarraitzen dugula esan genezake: gaia argitu nahi genuenok... [+]


2020-10-30 | Arabako Alea
Bertan behera utzi dute Iruña-Veleia auzia argitzearen aldeko gose greba

99 egun eta gero, Arabako Aldundiko arduradunekin egindako bileraren ostean, gose greba amaitzea erabaki du Joxe Mari Lejardi Gabixolak. Izan ere, Aldundiak Iruña-Veleiako aztarnategiarentzako plana diseinatzeko prozesua abiatuko du.


Eguneraketa berriak daude