argia.eus
INPRIMATU
Lur zailetako mikroorganismoak inokulatzeak landareen erresilientzia handitzen du
  • Landareek klima-aldaketari aurre egiteko ahalmen handiagoa izan dezaten, lurzoru gogorretan hazitako mikroorganismo-komunitateak inokulatzea eraginkorra izan daitekeela iradoki du ikerketa batek.  

Elhuyar @elhuyaraldizk Ana Galarraga @AnaGalarraga1 2023ko ekainaren 14a
Argazkia: Pixabay

Ikertzaileek azaldu dutenez, landareak substratu baten gainean hazten direnez, ahalmen mugatua dute klima-aldaketari aurre egiteko. Hala ere, badira lurzoru zailetan (hotzak, lehorrak, edo beroak) hazten diren landareak. Landare horiek lurzoruko mikroorganismoei esker eskuratzen dituzte hazteko behar dituzten mantenugaiak.

Orain, ikertzaile horiek frogatu dute mikroorganismo horiek, beste leku batzuetan txertatuta, toki berriko landareei ere laguntzen dietela hotzari, lehorteari edo beroari aurre egiten, hurrenez hurren. Esperimentuak laborategian zein landan egin dituzte, eta, estres klimatikoarekiko tolerantzia areagotzen dutela baiezatzeaz gain, agerian jarri dute mikroorganismoen eta landareen arteko elkarrekintzaren garrantzia. Science aldizkarian argitaratu dute ikerketa