“Lumineszenteak: Emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak eta erresilentzia historia zenbait” liburua izango dugu hizpide, Bertan diskurtso nagusietan oihartzunik eta lekurik ez duten emakumeen testigantzak nahiz argazkiak jasotzen ditu. Igone Mariezkurrena kazetariak eta Irantzu Pastor argazkilariak osatu dute liburua.
Ahotsik ez duten errealitateak ikusarazi nahi izan dituzte proiektu honen bidez, 2018-2021 bitarte Palestinako, Indiako, Lakota Nazioko eta Euskal Herriko 63 emakume elkarrizketatu dituzte euren bizitza-historiei buruz galdetuz. Elkarrizketa hauek erretratuek osatzen dute eta Farmazia Beltza argitaletxearen eskutik kaleratu da.