argia.eus
INPRIMATU
Lula ez da presidentegai izango Brasilen
  • Ustelkeriaz akusatuta, kartzelan dago Lula da Silva presidente ohia eta justiziak ez dio uzten presidentegai izaten.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko irailaren 12a
Lula da Silva Fernando Haddaden ondoan (Infobae.com)

Lularekin Hezkuntza Ministro izandako Fernando Haddad izango da Langileen Alderdiaren (PT) presidentegai Brailes. Langileen Alderdiak azpimarratu duenez, Haddadek presidente ohiaren babesa dauka.

Curitiba hirian iragarri dute Haddaden hautagaitza, Lula kartzela zigorra betetzen ari den hirian. Apirilean sartu zuten espetxeen Lula eta hamabi urteko espetxe zigorra ezarri zioten.

Inkesten arabera, Lula hauteskundeak irabazteko faboritoa zen %40arekin bi itzulietan. Haddadek ordea, botoen %9a eskuratukoluke, bosgarren indarra bilakatuz. Haddadek bere “aitabitxi politikoaren” botoak eskuratzea espero du.