argia.eus
INPRIMATU
Lula da Silva ZIUn dago, buru-ebakuntza bat egin ostean
  • Brasilgo presidentea "egonkor" dagoela esan du gobernuak. Erorikoa izan zuen etxean, eta hemorragia izan garunean.

ARGIA @argia 2024ko abenduaren 10

Luiz Inácio Lula da Silva, Brasilgo presidentea, zainketa intentsiboen unitatean dago São Paoloko ospitale batean, garuneko ebakuntza bat egin ostean. "Monitorizatuta eta egonkor dago", gobernuak jakitera eman eta nazioartean zabaldu denez. Bestelako informazio ugari ere zabaldu dira sarean, 79 urteko presidentearen bizia "arriskuan" legokeela adierazten dutenak. Gauzak horrela, agerraldi informatiboa eskainiko dute medikuek Euskal Herrian 13:00 denean.

Astelehenean, abenduaren 9an, medikuarenera joan da Lula da Silva, jasaten duen buruko mina aztertzera, eta erresonantzia magnetikoak bistaratu du garuneko hemorragia duela. Presidentearen komunikaziotik esan dute urriaren 19an izandako erorikoaren ondorio dela. Etxean jausi zen, komunean. Bertan behera utzi zuen BRICS+ taldearen goi-bileran parte hartzeko bidaia.

Bart egin diote buru-ebakuntza, eta "behar bezala" gauzatu dela adierazi dute. ZIUn dago orain.