argia.eus
INPRIMATU
Lur-jausia izan da Donostian metroko obrekin zulatzen ari diren mendian
  • Antigua auzoan jazo da lur-jausia, gas jarioa eraginez. Auzotarren arabera, Donostiako Udalak mendi magalaren egoera “ezegonkorra” ez du kontuan hartu metroaren obrei ekiterako orduan.

ARGIA @argia 2019ko azaroaren 19a
(Argazkia: IƱaki Agirre)

Astelehenetik astearterako goizaldean jazo da luizia, 00:30ak aldera, Antigua auzoko Zarautz etorbidean. Lizarriturri etxeen atzeko mendi magalean gertatu da lur-jausia, lur kopuru handia etxebizitzen kontra eroriz. Bizilagunen testigantzen arabera, burrunba entzun zen, eta bi eztanda ostean, luiziak eragindako gas jarioari lotuta.

Eraikinen eta mendi magalaren artean dagoen ubidea estali du lurrak, urak gainezka egitea eraginez. Behe solairuan kalteak eragin ditu lur-jauziak, baina pertsonarik ez da zauritu.

Auzokideek Irutxuloko Hitzari jakinarazi diotenez, mendi magalaren egoera “ezegonkorra” zen “aspalditik”; adierazi dutenez, Donostiako Udala horretaz ohartarazi zuten irailean, auzoan metroaren obrekin hasi zirenean. Udalaren jarrera salatu dute, horren jakitun izanik ere, neurririk hartu ez izanagatik.

Hainbat tonelada lur erori dira menditik. (Satorralaia)