argia.eus
INPRIMATU
Luis Iruretagoiena ‘Suni’ preso tolosarra Mont-de-Marsango espetxera gerturatu dute
  • Gaur bertan egin dute leku aldaketa, eta Iruretagoienak berak familiari jakinarazi dio telefono bidez. Mont-de-Marsango espetxea 180 kilometrotara dago Tolosatik, Landetako departamenduan, Akitania Berria eskualdean.

Tolosaldeko Ataria @tolosaldeataria 2018ko maiatzaren 17a
2007an manifestazioa egin zen Tolosan Luis Iruretagoienaren askatasuna eskatzeko.

Orain arte Iruretagoiena Alençon-eko espetxean izan da, 850 kilometro ingurura. Hiru egun behar izaten zituen senide eta lagunek bisita egitera joan eta etortzeko. Epaiaren arabera sei urte inguru geratzen zaizkio Iruretagoienari kartzela zigorra betetzeko.

Frantziako estatuaren espetxeetan dagoen beste presoa Maite Aranalde ibartarra da. Bretainian dago egun Aranalde, Renneseko kartzelan, Ibarratik 730 kilometro ingurura. Aranaldek urrian bukatzen du Frantzian ezarritako zigorra.

Albiste hau Tolosaldeko Atariak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.