argia.eus
INPRIMATU
EUSKAL LITERATURA
Luis Garde Literatura Euskadi eleberri saritu berria
  • Luis Gardek jaso du Literaturako Euskadi Saria, Ehiztariaren isilaldia eleberriaren bitartez. Xabier Olarrak, berriz, Itzulpenaren Saria, James Joyceren Ulises obra medio. Gabriela Ibarrari eman diote Gaztelaniazko Saria El Comensal lanari esker. .

Mikel Asurmendi @masurmendi 2016ko urriaren 19a
Luis Garde idazle iruindarra (Idoia Zabaleta / Argazki Press)

Luis Garde idazle iruindarrari eman diote euskal literaturako Euskadi Saria Pamielak argitaratutako Ehiztarien isilaldia lanagatik. Eleberriak Ezkabako ihesaldia du oinarri. Idazle nafarrak iraganeko eta egungo hausnarketen bidez osatu du eleberria.

Nobelaren aurkezpen egunean, honela adierazi zuen Berria egunkarian: “Zalantza handiak izan ditut nobela honekin, hari eta kontu anitz dituelako, eta ez garapen tradizional bat”.

Horixe hartu bide du aintzat epaimahaiak eleberria saritzeko: “Liburu aberatsa da, sakona eta gogorra, irakurlearen kontzientzia astintzen duen urruneko sarraski lazgarriaren memoria etiko hurbila".

Itzulpenaren Sariaren irabazle Xabier Olarrak, berriz, hiru urte eman zuen Ulises itzultzen (Igela). Eleberria euskarara itzultzeko proiektua aspaldikoa zen, baina ez zuen egiteko betarik ez modurik izan. 2012an abiatu zen: “Pentsa, mitoaren maila lortua duen liburuari heltzeko garaia heldua izan zitekeela pentsatzen hasi ginen batzuk orain dela hamabosten bat urte”.

Gabriela Ibarrarentzat da Gaztelaniazko Literatura Saria, El Comensal (Caballo de Troya) lanari esker.