Ramon Etxezarretak utzitako kargua Lourdes Auzmendik (Ataun, 1956) hartuko du. Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan du Etxezarretak kargua uztea egokitzapen normala izan dela. EAri ez zaio hala iruditu eta Kultura sailburu Blanca Urgelli eskatu dio Legebiltzarrean azalpenak emateko.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza honela geratu da:
Sailburuordea: Lourdes Auzmendi.
HABEren zuzendaria: Eugenio Mujika.
Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria: Patxi Martinez de Marigorta.
Euskara sustatzeko zuzendaria: Begoña Muruaga.
Sailburuordetzako Koordinaziorako zuzendaria: Ivan Igartua.