argia.eus
INPRIMATU
Sei urteko kartzela zigorra Interneten lotura bat eskaintzeagatik
  • Sei urteko espetxe zigorra jaso dezakete jabetza intelektualaren legeek babestutako edukietara loturak eskaintzen dituzten webguneen jabeek, Espainiako Justizia Ministerioa prestatzen ari den zigor Kodearen aldaketaren bidez.

Martin Vicioso @martinvicioso 2013ko maiatzaren 23a
Gallardonek zuzentzen duen Justizia Ministerioak bultzatu du Zigor Kodearen aldaketa (Argazkia: adicciones.es)

Araudi berriarekin, eduki horiek partekatzea delitu larritzat hartuko da. Besteak beste, adingabekoen pornografia eduki edota partekatzea baino larriagoa. Izan ere, aurrekoak ekintzak urtebetetik bost urte arteko zigorra dauka.

Hala, aldaketak Jabego Intelektualaren Legea punturen batean kontrajartzen badu ere, hura deuseztatuko luke, oraingoa Zigor Kodearen baitakoa delako.

Sarearen gaineko kontrola zorrozten duen beste hainbat neurri aurkeztu ditu PPren Gobernuak. Esaterako, ‘Lasalle legea’ izenez ezagututakoa. Wert Ministroak bultzatuta, PSOEren gobernuak aurreko legealdian bultzatu zuen ‘Sinde legea’ gogortuko du.

Gallardonen aurreproiektua bozkatzeko dago oraindik, eta aldaketak izan ditzake. Hala ere, PPren gehiengo absolutuak onartzea ahalbidetuko luke ezer ukitu gabe.