Errepresioaren ikuspegi ezberdinei buruzko mahai-ingurua antolatu du Andoaingo Irunberri kultur elkarteak larunbatean 18:30ean hasita. Andoaingo herriko tabernaren abokatu Oscar Padurak hitz egingo du, Axier lopez kazetaria eta Valentziako rap taldearekin batera.
Andoaingo Irunberri herriko tabernaren abokatu Oscar Padurak azalduko du herrikoen aurkako auzia egun zertan dagoen. Mozal Legeari helduko dio Axier Lopez kazetariak; ARGIAren aurkako zigorrari emandako erantzun kolektiboaz arituko da. Eta azkenik, Los Chicos del Maiz taldeko hiru kideek hitz egingo dute; musika taldearen aurkako zentsura eta kriminalizazio saiakerak izango dituzte hizpide.