argia.eus
INPRIMATU
Lortuko al dute astelehen honetan Zaldibarko sua osorik amatatzea?
  • EITB-k igandean zabaldu zuenez, Iñaki Arriola Ingurumen sailburuak adierazi zuen astelehenerako espero zutela Zaldibarko zabortegiko sutea osorik itzaltzea.

ARGIA @argia 2020ko otsailaren 17a

Ez da hain ziur azaldu Gara-k elkarrizketatu duen Virginia Ormaetxea geologoak, EAEko geologoen elkarteko bozeramailea: "Ez baitzuten ongi neurtzen metanoa, ez dakite zenbat daukan zabortegiak". Astearte goizean jakingo da aurreikuspenak bete eta sutea itzali ahal izan duten zabortegia gainbehera etorri eta 12. egunerako.

 

Astelehen goizean euria hasi du eta zenbaitek uste izan du horrek hobetu zitzakeela zabortegiko suak itzaltzeko aukerak. Ez da uste berekoa Agustin Larrea geologoa, Zaldibarko krisia hasi zenetik EITBk behin baino gehiagotan kontsultatu duena. Larreak esan du euriak on egin diezaiokeela Debabarreneko jendeek arnasten duten aireari, garbitu bat emango diolako, baina urak ez duela konplikatu baizik egingo zabortegiko hondakin mendi kontrolgabearen egoera. Zakar pila barnetik erre-egosten duen su hori ezin da urez itzali, lurra, area edo buztina dira horiek amatatzeko ahalmena dutenak eta masa erraldoi horren gainera ur gehiago isurtzeak ez du eragingo maldaren egonkortasunik eza areagotzea baizik.

 

Erantzuna, astearte goizak ekarriko du.