argia.eus
INPRIMATU
Merezimenduzko saria
‘Loreak’-eko zuzendariak: “Filmarekin gertatutakoa txirrindularitzako mendiko etaparen parekoa izan da”
  • Film baten gutxi gorabeherako zikloa urtebetekoa omen da, Loreak filmarena aldiz berrindartu egiten da apaltzera doala dirudien bakoitzean.

Iure Eizagirre 2016ko urtarrilaren 29a
Joxe Mari Goenaga eta Iñaki Gomez. (Arg.: Dani Blanco). Joxe Mari Goenaga eta Iñaki Gomez. (Arg.: Dani Blanco).

2014ko Donostiako Zinemaldian estreinatu eta publiko eta kritikaren oniritzia jaso ondoren Goya sarietarako izendapenak arreta piztu zuen Espainiako Estatuan eta Oscar-etan parte hartzeko aukerak iaz nazioartean. Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño dira zuzendariak eta azkenaren esanetan, “sentsazioa dugu pelikularekin gertatutakoa txirrindularitzako mendiko etapa baten parekoa izan dela. Azkeneko mendia kategoria berezikoa izan da”.

Helmugara ez heltzearen penaz dihardu “ez delako erraza izango berriro horrelako koiuntura batean egotea” baina paraleloki bizitako esperientzia oso ona izan dela dio. Gure hizkuntza, kultura eta nortasuna munduan barna eraman dituzte baina filmeko sinbolo den lore-sortaren xumetasunari jarraituz, “ibilbide honetan guztian gakoa pelikula Donostiako Zinemaldian aurkeztu eta izandako harrera positiboa da, uste dut horri esker etorri dela gainerako guztia”.

Sariak beraien lanarentzat baino harago, euskal zinemarentzat direla sentitzen dute: “Pelikula txukunak egiten ari gara eta zentzu batean hori saritzen ari zarete eta ari dira”.