argia.eus
INPRIMATU
Loraldiberri Liburu eta Disko azokaren lehen edizioa ospatuko da Urruñan igandean
  • Hogei argitaletxe eta elkarte inguruk hartuko dute parte azokan, eta hainbat idazle eta musikari hurbilduko dira beren lanak sinatzera.

ARGIA @argia 2022ko azaroaren 29a
Ziburuko azokako azken edizioa, ekainean. Argazkia: Dani Blanco

Abenduaren 4ko goizeko 9:00etan irekiko ditu ateak azokak, eta bertaratutakoei Urruñako auzapez Filipe Aramendik emango die ongi etorria. Kazeta-k argitaratu duenez, adin guztientzako kultur ekoizpenak izango dira azokan, eta txaranga edo txokolate beroa ere izango dira. Urrunaga elkarteak antolatu du azoka, Berttola elkarteak lagunduta.

Loraldi berri bat

Azokaren izenak XIX. mendearen erdialdean euskal kulturak bizi izan zuen loraldiari egiten dio erreferentzia. Loraldi hori Urruñan ere gertatu zen, Antton Abadiaren eskutik besteak beste. Azokarekin bigarren loraldi bat iradokitzen da. Euskal kulturarekin bi hitzordu irabazi ditu horrela Lapurdik azken urteetan, hiru urtetik hona ARGIAk eta Baltsan elkarteak antolatzne duten Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokarekin batera.