Lopezek Mozal Legea ez aplikatzeko konpromisoa eskatu dio Nafarroako Gobernuari

  • Axier Lopez ARGIAko kazetaria Nafarroako Legebiltzarrean izan da Mozal Legearen ondorioz jasotako isunaren berri ematen. Lege honek kazetaritzan eta herri mugimenduen jardueran dituen ondorioak azaldu ditu.

Asteazken goizean izan da Axier Lopez Nafarroako Legebiltzarrean. (Arg.: X. Letona) Asteazken goizean izan da Axier Lopez Nafarroako Legebiltzarrean. (Arg.: X. Letona)

2016ko maiatzaren 04an - 13:06
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Lan saioa EH Bilduren eskariz egin da eta foru gobernua babesten duten alderdien sostengua ere izan du: Geroa Bai, Ahal Dugu eta Ezkerra. PSN ere lan saioan izan da eta UPN eta PPko ordezkariak ez dira agertu. Saioa hasi eta berehala Ana Beltrán PPko parlamentariak aretoko atea ireki du, ikusi du nortzuk ziren barnean eta ez da sartu. “UPNkoak ez daudenez, ez da sartu”, aipatu dute saioaren amaieran hainbat parlamentarik.

Lopezek eskerrak eman dizkio Nafarroako Legebiltzarrari ARGIA bertan egoteko aukera emateagatik. Isuna nola iritsi zitzaion azaldu du grafikoki ongi prestatuko ikus-entzunekoarekin. Lehenago Ahotsa.info-ri egindako mehatxua eta ARGIAri jarritako isuna ez direla kasualitateak eta, besteak beste, kazetaritza independentea zigortu nahi dela aipatu du. ARGIAk isunaren aurrean helegitea jarri duela, ez duela ordainduko eta Mozal Legea desobeditzeko hamaika arrazoi daudela azaldu du.

Mozal Legearen hainbat alor aipatu ditu ondoren: legeak indefinizio maila handia duela eta poliziari arbitrariotasunez aritzeko aukera ematen diola; epaileak ez duela partehartzen eta, beraz, babesgabe uzten duela kazetaria eta herritarra; eta funtsean, legea injustua dela, giza eskubideak urratzen dituelako, besteak beste, adierazpen askatasuna eta informazio eskubidea. “601 euro ez da asko –azaldu du Lopezek–, baina honen atzean dagoena oso larria da”. Horregatik, Mozal Legeari “erantzun kolektiboa” eman behar zaiola azpimarratu du.

Zigorraren larritasuna azaltzeko, Euskal Herrian, Estatuan eta mundu mailan kasu honek izandako oihartzun handiaren berri ere eman du. Mundu  mailan The Guardian, The New York Times, Mugarik Gabeko Erreportariak edo Prentsaren Nazioarteko Institutuak emandako oihartzuna jarri ditu nazioarteko zabalkundearen adibide gisa.

PPren salbuespenarekin, Euskal Herrian ere instituzio askok eta alderdi gehienenek isun hau arbuiatu izana ere esanguratsua dela aipatu du Lopezek. Gero EH Bilduko Bakartxo Ruizek gogoratu du UPNk ere PPrekin bat egiten duela Mozal Legearen kasuan. Sostengu hori guztia eskertu du Lopezek eta Mozal Legearekin amaitzeko hori ezinbestekoa dela, baina aplikatu ez dadin urrats gehiago eman behar direla eta hiru eskari egin dizkie Nafarroko Legebiltzarreko ordezkariei:

Bat, kazetaritza egitea eta adierazpen askatasuna delitu bilakatu nahi dituen Mozal Legearen aurkako jarrera publikoki adieraztea; bi, Lege honen aplikazioa berriz ematekotan, salaketa publikoa egin eta zigortuari babesa adierazteko konpromisoa; eta hiru, Nafarroako Legebiltzarra lege horren aurka egonik, Nafarroako Gobernuak Mozal Legea ez aplikatzeko konpromisoa bere egitea.

Nafarroako Parlamentua berriz ere Mozal Legearen aurka

Lopezen ondoren, EH Bilduko Bakartxo Ruizek hartu du hitza eta ARGIA eta Lopezi sostengua adierazi eta gero, gogor gaitzetsi du UPN eta PP lan saiora ez agertzea. Geroa Baiko Maria Solanak ere taldearen elkartasuna agertu die astekaria eta Lopezi. ARGIA eta Ahotsa.inforen aurka egitea ez dela kasualitatea adierazi du eta astekaria zoriondu du kasu honetan egindako lanagatik eta lortutako oihartzunagatik. Bukatu du esanez, bide horretan jarraitu behar dela.

Podemoseko parlamentari Rubén Belascok gogor salatu du Mozal Legea eta bereziki azpimarratu du bere arbitrarietate maila, poliziaren esku uzten duelako zigorrak jartzeko aukera. Tinkoa izan da: “Gu gobernura iristen bagara, bertan behera utziko dugu”.

Izquierda-Ezkerrako Jose Miguel Nuinek aurrekoen bide beretik jo du elkartasun adierazpen eta legearen salaketari dagokienez: “Krisiari aurre egiteko gizartean protesta baketsu indartsua sortu da, eta horri erantzunez atera da lege hau”. Eman beharreko erantzunari dagokionez, Nuin zehatza izan da: “Bide baketsuetatik egiten bada, desobedientzia eskubide demokratikoa da. Isun hau dela eta gure sostengua duzue”.

Agian ezustekorik esanguratsuena, PSNko ordezkari Inma Jurioren aldetik etorri da. Ezaguna da PSOEk Mozal Legearen aurka duen jarrera, baina baita bera bazterreratzeko duen indefinizio maila ere –C’s-ekiko akordioan argi ageri dena–. “Legea susmoetan oinarritzen da –zehaztu du Juriok–, poliziari botere gehiegi ematen dio eta disidentea zigortu nahi da”. Amaitu du esanez, kasu honetan desobedientzia bide bat dela eta espero duela hasitako bide administratiboak ARGIAri arrazoi ematea.

Lan saioaren amaieran, Axier Lopezek egindako hiru eskariak gogorarazi ditu eta eskerrak eman dizkie talde parlamentarioei Nafarroako Legebiltzarrean azalpenak emateko eskainitako  aukeragatik.

(Nafarroako Legebiltzarreko bideo honetan jarraitu daiteke lan saio osoa)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIA mozalik gabe
2021-01-15 | ARGIA
Gasteizko Herritarren Defendatzaileak arrazoia eman dio ARGIAri: Polizia grabatzea eskubidea da

Gasteizko udaltzain batek polizia operazio baten irudiak hartzea debekatu nahi izan zion mehatxuka ARGIAko kazetari bati 2020ko maiatzaren 7an. ARGIAk salaketa aurkeztu zuen Gasteizko Herritarren Defendatzailearen aurrean. Sindikoak arrazoia eman dio ARGIAri: Polizia grabatzea... [+]


2020-06-25 | Hala Bedi | ARGIA
ARGIAk eta HALA BEDIk kexa bana aurkeztu dugu Sindikoan eta Arartekoan, Poliziaren jarrera salatzeko

Iragan maiatzaren 7an eta 8an ARGIAko eta HALA BEDIko kazetarion lana oztopatu zuen Poliziak Gasteizen, mehatxuak eta gezurrak erabilita. Bi hedabideok Ertzaintza eta Gasteizko Udaltzaingoaren jarrera salatu dugu Arartekoan eta Gasteizko Sindikoan aurkeztutako kexen bidez.


2020-05-12 | Z. Oleaga
Informazio eskubidearen aurkako erasoa
Gasteizko udaltzain batek ARGIAko kazetari bati: “Mugikorra ez erabiltzeko agintzen dizut”

Gasteizko Udaltzaingoa legea urratuz sartu zen okupatutako etxebizitza batean ostegun gauean. ARGIAko kazetari bat han zen lanean. Udaltzainetako bat, legeak dioenari muzin eginez eta gezurrak erabiliz, kazetariaren lana oztopatzen saiatu zen desalojoaren lekukotasun grafikorik... [+]


2019-11-13 | Koldo Izagirre
Astean asteko historia
2017ko martxoaren 19a

2017-05-15 | Axier Lopez
INFOGRAFIA
Nafarroan 3.000 aldiz aplikatu dute Mozal Legea Foruzaingoak eta udaltzainek

Libre-Eleak mugimenduari esker eskuratu ditugu Nafarroako Gobernuaren menpeko Poliziak Mozal Legeari emandako erabileraren datuak. Hala, 2015eko uztailetik eta 2016ko abendura bitartean, Mozal Legea erabiliz, 11.000 isun jarri dituzte Hego Euskal Herriko bi Polizia autonomikoek... [+]


Muzzle Law
EAJ and PSOE's attempts at reform “to leave the law as it is”

We will examine EAJ and PSOE's proposals for reforming the Citizen's Security Law – the Muzzle Law – in the following lines. As well as the the initiative against it taken by the Eleak-Libre organization.


2017-03-21 | Axier Lopez
Muzzle Law
No Joy for the Silent

There have been important results a year after we stood up to the Muzzle Law and the fine which Spanish Government


2017-03-15 | Axier Lopez
Isiltzen denak zorionik ez du

Urtebetez Mozal Legeari eta haren izenean Espainiako Gobernuak ezarri zigun isunari aurre egin izanak emaitza garrantzitsua ekarri du. Kazetaritzarekin lotutako lehen auzian Mozal Legeak atzera egin du. Eskubide urraketen aurrean isilik ez geratzea hautatu dugunok, irribarre... [+]


2017-03-13 | ARGIA
Asteko azalaren aurrerapena
Inoiz, inola, inon, ez gara isilduko

Joseba Larratxeren ilustrazioak hartu du aste honetako ARGIAren azala. Titularra, Gabriel Arestiri keinu eginez: Inoiz, inola, inon, ez gara isilduko. Asteazkenetik aurrera kioskoetan, eta Argia Jendeak etxean. Proiektua babestu nahi baduzu, hemen aukera.


ARGIAren bidetik, Mozal Legea borrokatu

Axier Lopez ARGIA-ko kazetariari epaiketaren atarian zuen isuna kentzeak Mozal Legea deuseztatzearen alde lan egiten dugun guztioi erakutsi digu posible dela lege injustuei aurre egitea. Kasu honek erakusten digu nola jokatu behar dugun injustiziaren aurrean: lehenik eta behin... [+]


2017-03-08 | ARGIA
Mozal Legearen aurkako bataila hau irabazi dugu

Lehen ere esan genuen. Ez genuela uste, jaso genuen zigorrean iradokitzen zen bezala, inori “baimenik eskatu” behar genionik gure lana egiteko.


2017-03-08 | ARGIA
Espainiako Gobernuak atzera egin du: ARGIAk irabazi du Mozal Legearen auzia

ARGIAko kazetari Axier Lopezi ezarritako isuna bertan behera utzi du Espainiako Gobernuak, Javier de Andres EAEko Espainiako ordezkariaren bitartez. Hedabide honek isunari ezarritako helegitearen ondorioz, martxoaren 13an epaiketa egitekoa zen Gasteizen. Epaiketa egin gabe,... [+]


2017-03-08 | ARGIA
The Spanish government stepped back: Basque magazine ARGIA has won the Gag Law lawsuit

The Spanish government, via its Basque Autonomous Community representative Javier de Andres, has desisted from its attempt to fine ARGIA journalist Axier Lopez. As a result of the magazine's appeal against the fine, a trial was to be held in Gasteiz on March 13th. Without... [+]


Eguneraketa berriak daude