argia.eus
INPRIMATU
LOMCEren aurkako martxa deitu dute urriaren 12an
  • LOMCEren aurkako manifestazioa antolatu dute urriaren 12rako Bilbon. Nafarroako eta EAEko legebiltzar eta gobernuei Werten legea “inolaz ere ez” aplikatzeko eskatu diete hezkuntzako hainbat eragilek (Ikastolen Elkartea, Sortzen Ikasbatuaz, ELA, LAB, STEE-EILAS, EUE, Ikasle Abertzaleak, Hik Hasi eta Nafarroako ikastetxeetako zuzendarien elkarteak). Euskal Herrian hezkuntza sistema eraiki arte borrokan jarraituko dutela jakinarazi dute mobilizazioaren deitzaileek.

Xuban Zubiria @xubanzubiria 2013ko ekainaren 19a
LOMCEa aplikatu ez dadin estrategia komunak lantzeko konpromisoa hartu dute eragileek. Argazkia: Topatu.info

Erreformaren aurka azaltzeaz gain, Euskal Herriko hezkuntza sistema propioa garatzeko bide orria adostu dute: ikasle guztien garapen osoa bermatuko duen heziketa garatzea, Euskal Herriarentzat curriculum propioa osatzea, ikasle eleaniztunak sortuko dituen hezkuntza eredu bakarra ezartzea, hezkuntzaren kudeaketan hezkuntza komunitatearen zein herritarren parte hartzea bermatzea eta aurreko puntuak barnebilduko dituen marko normatibo propioa sortzea.

LOMCE aplikatu ez dadin estrategia komunak lantzeko konpromisoa hartu dute eragileek.