Lokarri herritarren sareak bere ibilbidea amaitutzat ematen duela iragarri du. Paul Rios koordinatzaile orokorrak eman du albistea.
Akordioaren, kontsultaren eta berradiskidetzearen aldeko sarea 2006an jarri zen martxan Elkarriren lekukoa hartuz.
Azken zortzi urteotan Euskal Herrian bakea sustatzeko egin diren urratsetan zeresan handia izan du, besteak beste Aieteko Adierazpena eta Bake Prozesua sustatzeko Foro Soziala antolatzen.
Riosek adierazi duenaren arabera, 2015eko martxoan bukatuko da Lokarriren ibilbidea. Kideen artean eztabaida egin ondoren etorri da erabakia.
Hainbat arrazoik bultzatu dute horretara. EITBren webgunean irakur daitekeenez, besteak beste, Lokarrik bere zikloa bete duela eta bake prozesua atzeraezina dela, astiro bada ere prozesua aurrera doalako.