argia.eus
INPRIMATU
Loiuko aireportuko zuzendaria, greba eskubidea zapaltzeagatik auzitara
  • CSIF sindikatuak jakinarazi duenez Cristina Echeverria Bilboko Aireportuko zuzendariaren kontrako salaketa jarriko du, gutxieneko zerbitzuen inguruan Sustapen Ministerioak emandako irizpideak ez betetzeagatik.

ARGIA @argia 2019ko maiatzaren 02a
(Argazkia: EiTB)

Funtzionarien CSIF sindikatuak Bilboko instrukzio epaitegira jo du, Loiun zerbitzua ematen duen Dimaim Systems enpresako aireportu-pasabideetako langileek apirilaz geroztik daramaten protestan grebarako eskubidea ustez zapaldu duelakoan.

Enpresa horretako hamahiru langileek apirilaren 17an hasi zuten greba eta CSIFen arabera Echeverriak berariaz eman du agindua hegaldiak pasaguneetara bideratzeko; hala, Sustapen ministerioak emandako gutxienezko zerbitzuetarako irizpideak ez dira betetzen. Funtzionarioen sindikatu zentralak jakinarazi duenez, Loiuko zuzendariak bere kargua utzi dezala ere eskatuko dute.

Dimain Systemseko langileen ordezkariek ez dute akordiorako itxaropen handirik, enpresak ez baitu nahi" eta salatu dute Aenaren ezkutuko babesa ere baduela.Hain zuzen, aierportuko operazioak koordinatzeko zentrokoa langileek eta bestelako teknikariek idatzia kaleratu dute, esanez Aenatik "agindu kontrajarriak" jaso dituztela eta horrek egoera "gatazkatsu eta nahasiak" sortu dituela.