argia.eus
INPRIMATU
Ertzaintzak atxilotuta eraman ditu Herri Harresian babestutako bost auzipetuak
  • 28 gazteren epaiketari erantzunez, desobedientzia ekintza burutu dute ehunka pertsonak igandetik astelehen arratsera Loiolako basilikaren aurrean. Tartean babestu dira astelehen goizean Madrilgo epaiketara aurkeztu ez diren bost auzipetu. Haiek atxilotzeko Angela Murillo Espainiako auzitegi Nazionaleko epaileak emandako aginduari men eginez, ertzaintzak astelehen arratseko 19:10 aldera hasi dira harresia desegiten. Mozorrotuta egon da ordea jendea, eta identifikatzeko banan bana maskaragabetu behar izan dituztenez, hiru ordu iraun du operazioak. Bostak atxilotu eta Madrilera eraman dituzten arren, eskilaretan luze jarraitu dute harresiko kideek. Bertatik zuzeneko jarraipena egin du ARGIAk.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz Axier Lopez @axierL 2014ko irailaren 21

09:00 Topatu.info-ko kideek aurreko egunean Loiolan gertatuaren bideo-kronika egin dute.

Behean, zuzeneko irudiak: Ahotsa.info. Ertzain batek kamera bidali duen arte.

 

21:15 Lander Arbelaitz: "Ertzaintzaren jarduna. Eredugarria ala gehiegizkoa?".

 

 

21:15 Irati Tobarren atxiloketa, herri harresitik atera duten azken auzipetua (@larbelaitz).

 

21:11 Lander Arbelaitz: "Barrutik honela ikusten da ertzaintzaren jarduna" (goiko bideoan).

21:05 Ion Telleria Info7n: "Gaur bi harresi eratu dira, ertzaintzak harresitik atxilotuta ateratakoen aurrean jendea biltzen ari baita hauek eramatea oztopatzeko".

Atxilotuetako bat, 58 urtekoa, Zarauzko zipayetxean dago, sudurra apurtuta. #basquesresist #28akerelibre

— Galder Gonzalez (@theklaneh) September 22, 2014

 

20:43 Julen Mendoza, Errenteriako alkatearen txioa: "nire begirunea modu baketsuan erabaki injustu bat desobeditzen duen jendeari. Denbora alde dute".

 

Txertatutako irudiaren behin betiko esteka

20:40 Goiko irudian, harresiko kide bat, kolpatua (via @Karabantxelekoa).

 

20:33 Lander Arbelaitz: "Ertzaintzaren bortxakeria herri harresiko kideen kontra" (goiko bideoa).

 

 

 

 

20:10 Jazint Ramirezen atxiloketaren bideoa, auzipetuetan harresitik eramaten lehena (@larbelaitz).

 

 

 

Txertatutako irudiaren behin betiko esteka

20:10 Ertzaintzak auziperatuetako bat, Jazint Ramirez atzeman du. (goiko argazkia: @larbelaitz). Lander Arbelaitzek txiokatu duenez, harresiko kide batek konortea galdu du ertzaintza ateratzen ari zela.

 

20:00 Ertzaintza eserita dagoen jendea jotzen, goiko bideoan: @larbelaitz. Ahotsa.infoko kazetari Pituk Info7n adierazi duenez, auziperatuen argazkiarekin antzekotasunik dutenak atxilotzen ari dira, "20 bat badira".

 

 

 

Bi lagun aurpegia odoletan ateratzen ikusi dugu, horietako bat atxilotuta eroan dute #basqueresist pic.twitter.com/MVigKEG1Af

— Axier Lopez (@axierL) September 22, 2014

 

19:30 Indarkeriaren testigantzak.

Bideoa: @larbelaitz.

 

19:12 Ertzaintza hasi da Herri Harresia desegiten. (Goiko irudia: via @ahotsaInfo)

12:00 Gaurko prestatu duten egitarauarekin aurrera egin dute Askeguneko lagunek. saharari buruzko hitzaldia orain:

 

 

11:30 Egunero kontzentrazioak egingo dituzte goizeko 11:30etan eta arratseko 19:30etan.

 

 

11:00 Abokatu batek azaldu dizkie Loiolan bildutako guztiei desobendientzia praktikatzearen alde legal guztiak edozein momentutan gerta litekeenari aurre egiteko.

 

— Axier Lopez (@axierL) September 22, 2014

 

 

10:50 Angela Murillori bizkarra emanda, auziperatuek Madrilgo epaiketa eten dutela jakinarazi dute Loiolan geratu diren gazteek.

 

10:30 Prentsaurreko baten bitartez auziperatuek jakinarazi dute Irati Tobar, Jazint Ramirez, Imanol Salinas, Igarki Robles eta Xabier Arina Loiolako Askegunean geratzeko hautua egin dutela, epaituak izateari uko eginez.

 

 

09:00 Euria hasi du.

08:00 Jendea esnatzen hasi da eta gosaltzen ari dira.

23:00 Giro lasaia dago. Batzuek lotara joaten hasi dira, besteak berriketan daude, beste batzuk zaintza lanetan...

22:45 Simulakroa egin dute.

22:30 Asanbladan irizpideei buruz hizketan ari dira. Ertzaintza etortzeko kasuan nola jokatu eta abar.

22:00 Afalordua. Jendea giro lasaiean dago bertan.

21:30 Topatuko kideek eguneko laburpen bideoa egin dute. Ondoren ikusgai.

21:20 Jazint Ramirez auziperatuetako batek hitza hartu du. Egoera azaldu du. Auziperatu batzuk Madrilera joan dira, beste batzuk ez. Bihar goizean jakinaraziko dute nor diren planto egin dutenak. Goizeko 10:00etan hasten denez epaiketa, adierazi duenez, Ertzaintzak orduan jaso dezake agertu ez direnen aurkako atxilotze agindua. Horregatik dei egiten hasi dira etxera lotara joan direnak bihar ordu hori baino lehenago joan daitezen AskeGunera.

20:30 Giro lasaia dago AskeGunean.

 

19:00 Kontzentrazioa basilikaren aurrean, "konponbidea bai, epaiketarik ez" lemapean.

 

18:30 Karpa muntatzen amaitzen ari dira, ondoan eztabaidak dirauen bitartean.

18:15 Gazte auziperatuetako batzuk Loiolan geratu diren bitartean, beste batzuk Madrilera joan dira, biharko epaiketara. Hau da bidali duten txioa.

18:00 Desobedientziari buruzko tailerra hasi da. Lau izan dira hitza hartu duten partehartzaileak. Ondarruko zubi harresian parte hartu zuen Ibai, Julio Villanueva Mugitu mugimeduko kidea beste hainbat gauzaren artean, Zigor Eleakeko kidea eta Saioa Bilguneko Ferministako kidea.

15:30 Karpa muntatuko dute Basilikaren aurreko zabaldian.

15:00 Bazkaltzen ari dira ehunka pertsona.

14:30 Lanak banatu eta auzolanean ekin diote bertan bildutako kideek. Batzuk azpiegitura kontuetan, beste batzuek dekorazioa prestatzen, beste batzuek egitaraua lotzen, batzuk aipatzearren. AskeGunea itxura hartzen hasi da.

14:00 Bazkaltzeko mahaiak prestatu dituzte..

12:45 Jendea zer gertatuko ikusmiran geratu da. Mikrofonotik adierazi dute auzolanean antolatu behar dela dena eta furgonetak husten jendea lanean hasi da.

12:30 Lehen asanblada egin dute, AskeGunearen funtzionamenduaz irizpideak adosteko. Ehunka pertsona Loiolan.

12:20 Loiolako AskeGunearen sorrerako argazkiak Facebookeko orrira igo ditugu Argian.

12:00 Ehunka herritarren babesarekin 28 gazte auziperatuek adierazi dute batzuek ez direla bihar hasiko den epaiketara joango. Nabarmendu dute "konponbidean aurrera egiteko inolako borondaterik ez eta konponbidean ekarpena egitetik urrun, oztopoak jartzeko hautua egina duela estatu espainiarrak". Auziperatuek adierazi dute epaiketa politikoak gelditzea "justizian oinarritutako demokrazia eta bakea helburu dugun guztion ardura" dela.

Atxilotu zituztenean torturatu egin zituztela gogorarazi dute eta gazte militaten politikoak izaten jarraitzen dutela. AskeGunearen webgunera manifestua igo dute.

AskeGunea osatzera dei egin dute eta prentsaurrekoa amaitu eta berehala auzolanean gunea prestatzen hasi dira.